
Sortuk ikasturte amaieran egin ohi duen Nazio Konferentzia ospatu du ostiral eta larunbat honetan Abadiñon, non balantze politikoa egin, hainbat erabaki hartu eta datozen hilabeteetarako erronkak zehaztu dituzten.
Nazio Batzarrean bi ebazpen onartu dituzte Sortuko Kideek. Alde batetik, Sorturen IV. Kongresua urtebete aurreratzea erabaki dute, «askapen prozesuaren fase politiko berriak eskatzen duen eraginkortasuna bilzatzeko». Kongresu prozesua udazkenean egingo dutela aurreratu dute, eta datorren urte amaiera aldera amaituko dute.
Bestetik, Sozialismorako Euskal Bidea ebazpena onartu dute, ikasturte honetan landutakoa berretsiz eta norabide estrategikoa zehaztuz.
Abadiñon dozenaka alderdiko kide batu dira. Larunbatean elkarrekin gogoeta egiteko parada izan dute. Hala, egin duten balantzearen arabera, «ikasturte honetan estatus politikoen eztabaidak eta nazioarteko egoera gatazkatsu bezain ezengonkorrak» nagusitu dira. Hala ere, orohar, «ikasturte oparoa» izan dela ondorioztatu dute.
Askapen prozesua
Ostiralean, berriz, Iratzar Fundazioak solasaldia eskaini zuen, eta lantzen ari diren ‘Askatzera lotuak’ egitasmoaren bueltan aritu ziren.
50 urte dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela, baita Franco hil zela, eta urteurren horretatik abiatuz, askapen prozesura begira jarri ziren. Horren arira, irailaren 27an Iruñeko Anaitasunan egingo duten nazio ekitaldirako deialdia zabaldu du Sortuk. «Ondo lotuta utzi ziten korapilo hura aspatzeko momentua da, Euskal Herriaren independentziara bidean», adierazi dute.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
