
Unai Urruzuno EH Bilduko Politika Instituzionaleko arduradunak ohartarazi du Eudel EAEko Udalen Elkartea ez dela tasa turistikoa lantzen ari, eta EAJri eta PSEri «distrakziora» jokatzea leporatu die.
«Esan dute egin egiten dutela, baina azkenean baloiari ostikoa ematen diote, azkenean ezer ez egiteko», kritikatu du Urruzunok koalizioko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batzarkideek ostiral honetan egin duten bileraren ondoren EH Bilduk zabaldu duen oharrean.
Politika Instituzionaleko arduradunak aipatu du bi alderdi horiek «jada egin zuten» hori bera «etxebizitzaren arloko neurrien aplikazioarekin, AHTren trazadurarekin, euskararekin, migrazio politikarekin, eta orain tasa turistikoarekin». «Hau da galdera: noiz arte jarraituko duzue zuen hauteskunde programa propioa boikotatzen?», galdetu du.
Urruzunoren eustez, «proiektu partekatu baten falta nabaria da gobernu aliantza honetan, eta hori da momentu honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrak pairatzen ari direna». Gaineratu duenez, «Gobernuko bi bazkidek beraien artean dituzten desadostasunek eragozten dute benetan hemen politikak egin ahal izatea».
«Aste honetan PSEko sailburu bati entzun genion EAJko diputatuei atzerapenaren errua botatzen, hauek Eudel horretan lanean ari dela ziurtatzen zuten bitartean. Bada, sentitzen dugu hau esatea, baina hori ez da egia: Eudelen mahai gainean ez dago tasa turistikoarekin lotutako ezer», baieztatu du.
Azkenean, Urruzunok salatu duenez, gaur egun tasa turistikorik ez badago, «ez da udalen erruz, baizik eta EAJ-PSE koalizioak berriro erakutsi duelako ez dela eraginkorra». «EH Bilduk argi du: bai tasa turistikoari, udaletatik eta udalentzat, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko», amaitu du.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
