
«Donostian turismoa bere mugara iritsi da». Hala nabarmendu du ostiral honetan Markel Ormazabal EH Bilduko zinegotziak Ijentea kalean, Nautiko ondoan, egindako agerraldian. Bertan jarri dute, ‘Turismoa gobernatu. Donostia tiene un límite’ lemapean, photocall aldarrikatzaile bat.
Komunikabideen aurrean azaldu duenez, Donostian indarrean dagoen Turismo Planak helburu jakin bat du, «turismoa jasangarria lortzea. Helburu horrekin bat egiten dugu donostiarren gehiengo zabal batek. Baina EH Bilduk uste du Donostian turismoaren inguruan dagoen adostasunik handiena beste bat dela. Donostia eta turismoa muga batetara iritsi direla».
«Turismoak muga batzuk ditu eta muga horiek gainditzen direnean turismoak jasangarri izateari uzten dio. Ondorioz, turismoa jasangarria izan dadin beharrekoa da mugak ezartzea eta muga horiek politika publikoetara eramatea», gaineratu du, karga turistikorako ahalmena lantzeko prozesu partekatu bat egin behar dela adieraziz.
Asteazkenean egindako prentsaurrekoan, Ormazabalek azaldu zuen karga-ahalmena ez dela «datu teknikoen multzo hutsa, baizik eta kontsentsu politiko eta sozial baten emaitza. Gizarteak adostu behar du noiz gainditzen den turismoaren muga, eta hortik abiatuta hartu behar dira erabaki politikoak».
Beraren esanetan, karga-ahalmen horrek «aukera ematen du garapen turistikoaren norabidea herritarrekin kolektiboki birpentsatzeko». Horretarako, turismoaren eraginak mugatuko dituzten dimentsioak identifikatu, eta horien gaineko mugak herritarren adostasunaren mende egon behar direla defendatu zuen.
Ostiral honetako ekimenak iazko udako kanpainari jarraipena ematen dio. Mobilizazioen zikol bat abiatu zen Europako hegoaldean turismoak mugak dituela ohartarazteko eta EH Bilduk bat egin zuen dinaminak horrekin. Esku orri bat atera zuen informazioarekin eta aurten berriro banatuko du informazioa herritarren artean, «turismoa jasangarria izan dadin eta muga gainditu ez dezan».

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

Hallan en Logroño el cadáver de una persona desaparecida en Gipuzkoa

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

La década de oro de los conjuntos vascos en las finales coperas
