Denboran hainbat mende atzera egin eta Erdi Aroan murgildu dira Seguran larunbat honetan. Hamar urteren ondoren berreskuratu dute festa eta segurarrak guztiz inplikatu dira bai antolakuntzan baita parte-hartzean ere.
Herri osoa itxuraldatu eta kale eta eraikinek Erdi Aroko tankera hartu dute, segurarrek garai hartako jantziak soinean jarri dituzte eta kalera atera dira. 30 atari baino gehiago ireki dira eta eszenatoki bihurtu dira, eta bertan ofizio zaharrak eta garai hartako erakundeak irudikatu dituzte, Erdi Aroko ohiturei jarraiki: artisauak, gozogileak, zapatagileak, perratzaileak, inkisizioa, noblezia...
Haurrentzako jolasak ere izan dira, antzerkia eta afaria, egunari merezitako bukaera emateko.

Euskal Herria
Los «gilipollas» del himno, el cabreo del PP y la derrota de la Guardia Civil

Real Sociedad
‘Freed from desire’tik ‘Txoria txori’ra, realzaleek amestu zuten gaua

Real Sociedad
La Real, campeona de Copa en los penaltis, como en 1987: ¡va por ti, Aitor Zabaleta!

Euskal Herria
Médicos comunican a Osakidetza y Osasunbidea que no realizarán jornadas voluntarias de tarde

Euskal Herria