
Bederatzigarrena. Horixe da Arraun Lagunak-ek aurten Euskotren Ligan lortu duen bandera kopurua. Asteburu biribila sinatu dute donostiarrek Galizian are eta liderrago izateko lau bandera falta direnean. Larunbatean Pobra do Caramiñalen irabazi zuten eta igande honetan Boiron, Arousa itasadarrean, beste kolpe handi bat eman dute mahai gainean.
Igande honetan, beti bezala, oso irteera azkarra egin dute hasiera-hasieratik beste traineruei inongo aukerarik ez emateko. Oriok bakarrik lortu du haien itzala jarraitzea. Ziabogaraino izan da, bertan denbora bera markatu baitute. Baina bigarren luzean Arraun Lagunak-ek beste erritmo bat ipini du bederatzigarren bandera astintzeko.
Atzetik, Orio 3 segundora helmugaratu da, eta Tolosaldea, 13ra. Zumaia txandako laugarrena izan da eta oso gutxigatik mantendu ahal izan du postu hori estropada guztia kontuan hartuta. Izan ere, lehen txandako Astillerori 56 ehuneko bakarrik atera dizkio.
Lehenengo txanda: Astillero zerura; Hondarribia putzura
Boiroko estropada ireki duen proban, sekulako amaiera ikusi da, bai txanda irabazteko lehian eta baita azkena ez geratzeko lehia horretan.
Lehenengoari dagokionez, Astillerok eraman du txanda bigarren kaletik. Hibaika ontzia, lehenengotik, izan da bi luzeetan jaun eta jabe, dominatzaile. Kaleen zozketan zortea izan dute errenteriarrek eta kantabriarrek; izan ere, momentu horretan lehenengo eta bigarren kaleetako banderak geldi zeuden bitartean, hirugarren eta laugarrenekoak mugitzen ari ziren haizearengatik (10 kilometro orduko abiaduran).
Eta egoera hau uretan nabaria izan da. Lehen luzean Hibaika nagusi zen lidertzan eta Astillero bigarren zihoan. Ziaboga ere postu horietan mantendu dituzte, eta atzetik Donostiarrak aurrea hartua dio Hondarribiari.
Bigarren luzean, gauzek berdin jarraitu dute eta Donostiarra laugarren kaletik hirugarrenera pasa da. Azken metroetan, aldiz, Astillerok aurrea hartu dio Hibaikari, 26 ehunenengatik txanda irabazteko. Atzetik, Hondarribiak erritmoa bizitu du, baina ezin izan du segundo batengatik Donostiarra gainditu eta asteburu guztia kontuan hartuta, 'Bantxa' ontzia poz-pozik joan daiteke etxera. Puntutan berdinduta daude momentu honetan azken postuan lau estropada falta direnean. Emozioa ziurtatuta dago.
Euskotren Liga - VI Bandeira Rianxeira:
1.Arraun Lagunak 10:26.76
2.Orio 10:29.84
3.Tolosaldea 10:40.06
4.Zumaia 10:44.92
5.Astillero 10:45.48
6.Hibaika 10:45.74
7.Donostiarra 10:50.42
8.Hondarribia 10:51.42
Euskotren Liga - Nagusia:
1.Arraun Lagunak 89 puntu
2.Orio 81 p.
3.Tolosaldea 76 p.
4.Zumaia 48 p.
5.Hibaika 40 p.
6.Astillero 38 p.
7.Donostiarra 30 p.
8.Hondarribia 30 p.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

