
Bilboko Etxeberria anaien plazatik Donostiako Bulebarrera; duela 50 urteko fusilamenduetatik egungo independentziarunzko bidera. Ernaik bildutako ehunka gaztek ‘Ekin ta bultza askatasunera’ leloa izango duen irailaren 14ko mobilizaziora deitu dute astearte honetan, Aste Nagusian burubelarri dabilen Bizkaiko hiriburutik.
Testingurua denon ahotan da, eta gazteen gogoan ere bai: mende erdia beteko da laster Jon Manot Paredes ‘Txiki’ eta Anjel Otaegi ETAko militantea fusilatu zituztenetik. «Diktadura faxistaren unerik gogorrenetan urrats bat aurrera egin eta beste milaka bezala, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokara batu ziren bi gazte izan ziren», ekarri du gogora Ernaik.
«Bi konpromiso, bi taupada» horien lekukoa hartu dute gaurko agerraldian, «borrokan aurrera egiteko» beharra nabarmenduz. Izan ere, «egun, frankismoaren kateak ez dira desagertu: forma aldatu dute –ziurtatu dute–. Beraiek zapalkuntzak iraunarazteko lan egiten duten bezala, guk borrokaren bidea etengabe zabaltzen dugu, eta horregatik egun kate horiek apurtzeko determinazioa ere berritu dugu».
«Gure belaunaldiaren garaia da orain –nabarmendu dute 1975ekoak oroitarazi ostean–. Independentziaren aldarria zabaldu, eta kaleak hartuko ditugu, ilusio, anbizio eta indarrez. Hurrengo asteetan, historiaren orrialde berri bat idatziko dugu. Irailak 14an, berriz ere Donostiako kaleak astinduko ditugu. Zapalkuntza guztien gaindipena helburu independentziarantz bultzatzen jarraitzeko hitzordua izango da», aurreratu dute.
«Ekin eta bultza askatasunera» leloak ezaugarritzen du Ernairen aurtengo udako kanpaina. «Txiki eta Otaegi hil zituzten, baina ez dute sekula herri honen askatasunaren nahia isilaraztea lortuko. Eta orain gu gara herri honek merezi duen etorkizunagatik borrokan jarraitzen dugunak, gaur egungo gazteei inoiz baino indartsuago bultzatzea egokitzen zaigu», adierazi du Ernaik sare sozialen bidez zabaldutako bideoan.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
