
Walter Sallesek zuzendutako ‘Ainda estou aqui / I’m Still Here’ filmak 2025eko film onena izendatu dute Fipresciko partaideek. Aurten ehungarren urteurrena betetzen du Fipresci Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioak eta kritika eta kazetaritza zinematografikoko profesionalen elkarte zaharrenekoa dela esan daiteke.
Aurtengo bozketan 75 herrialdetako 739 kritikarik hartu dute parte, eta Brasilen eta Estatu frantsesaren arteko koprodukzio hau aukeratu dute, 2024ko uztailaren 1etik aurrera estreinatutako guztien artean.
Walter Salles bera etorriko da saria jasotzera Donostiara. Zinemaldiaren 73. edizioaren inaugurazio-galan jasoko du, irailaren 19an. Egun horretan bertan filmaren emanaldi bat programatuko da (ordu zehatza irailaren 8an iragarriko da).
Filmak Rubens Paiva politikari brasildar ezkertiarraren familiaren historia kontatzen du, Brasil gobernatzen zuten militarrek hura bahitu eta 1971n hil zutenean. Salles joan den otsailean elkarrizketatu zuen Jaime Iglesiasen NAIZentzat, eta egin duen memoria politikoaren ariketari buruz aritu ziren.
Fipresci Sari Nagusiaren beste lau finalistak honako hauek izan dira: Brady Corbeten ‘The Brutalist’; Cannesen lehiatutako bi film, Oliver Laxeren ‘Sirāt’ –Made in Spain sailean programatua–, eta Kleber Mendonça Filhoren ‘O agente secreto / The Secret Agent’ –Perlak sailean parte hartuko duena–; eta Ryan Cooglerren ‘Sinners’.
‘Ainda estou aqui’ 2024ko Veneziako Mostran estreinatu zen, eta gidoi onenaren saria eskuratu zuen han, aintzatespen-zerrenda luze baten lehenengoa, besteak beste, nazioarteko film onenaren Oscar saria, non film eta emakumezko aktore onenen (Fernanda Torres) sarietarako ere izendatua egon baitzen, eta Iberoamerikako film onenaren Goya saria.
Venezian izan ondoren, Walter Sallesek berak aurkeztu zuen filma Perlak sailean eta, hala, Donostian seigarren aldiz parte hartu zuen ‘Terra Estrangeira’ (1995) bere lehen lana Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean hautatu zutenetik.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
