
73. Donostiako Zinemaldia ate joka dugu jada. Irailaren 19tik 27ra bitartean nazioarteko zinemagintzaren erakusleiho bilakatuko da Gipuzkoako hiriburua eta bertakoek zein bisitariek industriaren baitan sortzen diren film bikainenak ikusteko aukera izango dute.
Zinemaldiak berekin dakarren zurrunbilo horretan erosoago mugitu ahal izateko, NAIZen eta GARAn programazio osoa jarri dugu erabiltzaileen eskura, sailez sail, emango diren filmen emankizunen gaineko informazio zehatza eskura izan dezazuen.
Saio guztietako sarrerak modu mailakatuan jarriko dira salgai, bai online (Zinemaldiaren web orrialdean) bai Zinemaldi Plazako leihatilan, hilaren 14tik aurrera.
Zehazki, horrela egingo da:
Irailak 14, igandea, 9.00etan: hilak 19, 20, 21eko salmenta.
Irailak 15, astelehena, 9.00etan: hilak 22, 23, 24ko eta aurreko egunetako soberakinaren salmenta.
Irailak 16, asteartea, 9.00etan: hilak 25, 26, 27 eta aurreko egunetako soberakinaren salmenta.
Irailaren 17tik aurrera, salmenta Zinemaldiko egun guztietarako izango da, online zein Zinemaldi Plazako leihatiletan. Gainerako zinemetan, sarreren salmenta irailaren 19tik aurrera egingo da.
Eguneko salmentari dagokionez, egunean bertan salgai jarriko dira saioetarako sarrerak, (K1eko galak barne) eskuragarri dauden eserlekuen arabera: online, goizeko 8.00etatik aurrera, eta leihatiletan, leihatila bakoitzaren ordutegian.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
