
«Denboraldiko lehen mugarria». Hala deskribatu du, astearte honetan, Gerardo Candina Gernika KESB klubeko presidenteak emakumeen taldeak aste honetan aurretik duen helburua. Izan ere, 2025-2026 denboraldiko Eurocup Women txapelketako multzo fasean egoteko erronka handia du talde bizkaitarrak. Horretarako, PAS Giannina greziarra kanporatu behar du joan-etorriko kanporaketan.
Ostegunean jokatuko dute, Grezian, joaneko neurketa. Ez dute oso ondo ezagutzen taldea. «Badakigu antolatzaile on bat dutela, baina gugan pentsatu behar dugu. Ez dakigu pertsona bat edo mila egongo den pabilioilan. Prestatuta goaz. Badakigu ez dela erraza izango», adierazi du astearte honetan Ane Olaeta jokalariak klubak egin duen agerraldian.
Azpimarratu duenez, «taldeak oso itxura ona du, gogoekin goaz. Ez da oso talde nagusia; beraz, gogoekin ikusten dituzu gazteak. Egia da baja batzuk baditugula, baina aurreko astean Frantzian lehiatu genuen eta nahiko ondo joan zaigu. Zaila izango da seguru, baina prest gaude erronkarako».
Olaetarentzat, lehen urtea izango da Eurocup-ean, eta «ilusio handiarekin nator», azpimarratu du.
Itzuleko neurketa datorren asteazkenean, hilaren 24ean, jokatuko dute Malosten. Beraz, Grezian emaitza on bat lortzea ezinbestekoa izango da. Hala ere, Lucas Fernandez entrenatzaileak argi utzi du «80 minutuko partida» bat jokatuko dutela. «Sendoak izan behar gara eta gure bertsiorik onenetik gertu egon beharko dugu», adierazi du.
Israelgo talde bat multzo fasean
Gernikak kanporaketa gaindituko balu, Women Eurocup-eko C multzoan jokatu beharko luke, eta horra non datorren 'morboa'. Izan ere, bertan Israeleko Elitzur Ramla taldea dago. Talde honek ligaxkako partida guztiak Israeldik kanpo jokatzeko eskatu du. Hala, oztoporik ez badago eta beste kirol batzuetan gertatzen ari den bezala parte hartzeko baimena ematen bazaio, Malosten jokatu beharko du bi aldiz ligaxkan.
Oraingoz, behintzat, Errusia eta Bielorrusiako taldeek ez bezala, Israeleko taldeek, nahiz eta euren lurraldeak sarraskia egin Gazan, ez dute inongo oztoporik izan txapelketa ezberdinetan parte hartzeko. Gizonezkoen Euroligan, adibidez, aurten, hasiera batean, Maccabi eta Hapoel talde israeldarrak arituko dira. Palestina Elkartasunarekin plataformak Baskoniaren etxean jokatuko dituzten partiden aurrean mobilizatzeko deia egin du dagoeneko.
Plataformaren erantzuna etorri zen Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek Maccabi eta Hapoel Euroligatik kanpo uzteko deia egin ziolako Euroligari.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz
