Fisikaren legea, garai ilunotarako argi bidea
Funtsezkoa hori da, hor datza funtsa: trantsizioetan, fase edo ziklo aldaketetan, jasan dezakeen presioa gainditzen denean, materia egoera batetik bestera bezala aldatzean, orduan eta moldagarriagoa izaten da sistema, posibilitate gehiago ditu erakundeak. Prepolitikoa da baieztapena, fisikaren legea: solidoak likidotu eta likidoak baporatzen dituen partikulen kaosak egitura egonkorrago baten oinarriak finkatzen ditu. Kaosa, beraz, artista da; anabasa baino, indar sortzailea.
Dena deskonposatzen duen ziklorik gabe, dena gainbeheran, entropiak azken hitza duela dirudien faserik gabe, ez litzateke mundua existituko, ez legoke Euskal Herririk. Eta, hala ere, hementxe daukagu, bizirik oinen azpian, ukabiletan oratuta, gure zentzu eta balio sistemei eutsiz. Garai ilunotako arazo, larrimin eta nahasteen aurrean, hain ahul eta zaurgarri! Hain sendo eta erresiliente! Ordena eta edertasuna sortzen duen kaosean kulunka dabil, posibilitateen egitura berri eta sendoago bat sortzen diharduten indarrek bultzatuta.
Ohikoa da. Kulturek, zibilizazioek, joera hori daukate: beren egoeraren sendotasuna eta egonkortasuna gehiegi estimatzearena. Baina gero, behin eta berriz, betikoa dator: eutsi ezin dituzten barne tentsio eta presioek deskonposatu egiten dituzte. Eta justu orduan hasten dira artistak lanean. Beti daudelako kaosetik imajinatzeko indarra ateratzen dutenak. Indarra, eta, batez ere, pasioa. Ezinbestekoa baita, pasiorik gabe arte guztiak desegiten direlako.
Halako munduan bizi gara, aztoramenean harrapatuta, nahastuta, gatazkati, itogarri, sufrituz. Epe laburrean ez du hobera egingo; ziurtasun bakarra gure aurreikuspenak gaindituko direla da. Badugu, baina, geure burua ulertzeko tresna boteretsua, aukeren egitura sendoagoak lortzeko bidea: suelto eta libre adierazi behar den espiritu kreatiboa. Ideiak, posibilitateak, aberastasuna eta edertasuna sortuz. Artean eta zientzian, poesian eta pentsamenduan, egun argiko ala gaulaneko politikan.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

