
Gutxienez 60 pertsona hil dira Filipinetan 6,9 graduko lurrikara baten ondorioz Filipinetan. Gainera, dozenaka zauritu eta kalte material eragin ditu, bertako agintariek adierazi dutenez.
«Lurrikararen ondorioz 60 pertsona hil direla dioten txostenak jaso ditugu» esan du prentsaurreko batean Bernardo Rafaelito Alejandro Defentsa Zibileko Bulegoko idazkariaren ondokoak.
Cebu probintzian, joan den asteburuan Bualoi tifoiak astindutakoa, izandako lurrikarak eragindako elektrizitate mozketek erreskate taldeen lana oztopatzen ari dira.
6,9 graduko lurrikara 21.59an izan zen (15.59ak Euskal Herrian), asteartean, Bogo hiritik hamar kilometroko sakoneran, Filipinetako sismologia agentziak (Phivolcs) jakitera eman duenez.
Biktima gehienak Bogon daude, Cebu erdialdeko eskualdearen iparraldean eta epizentroko gertuenetako batean.
Hildakoak eta zaurituak uzteaz gain, lurrikarak kalte handiak eragin ditu Cebu probintziako hainbat azpiegituratan, Pam Barica probintziako gobernadorearen arabera.
«Bart Cebu astindu zuen lurrikara gogorra erronka handia izan da gure probintziarentzat», adierazi du Glenn Soco eskualdeko gobernadoreordeak komunikatu batean, kalamitate egoera deklaratzean, eta adierazi du neurria beharrezkoa dela «baliabideak mobilizatzeko, kaltetutako familiei berehalako laguntza emateko eta errehabilitazio neurriak aplikatzeko».
Tifoiaren ostean
Filipinetako erdialdea gogor kolpatu zuen Bualoi tifoiak joan den asteburuan, 14 hildako utziz eta 350.000 pertsona ebakuatzera behartuz.
Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren gainean dago artxipelagoa. Jarduera sismiko eta bolkaniko handiko eremua da, eta urtero 7.000 lurrikara inguru izaten dira, gehienak moderatuak.
Joan den urtarrilean, 6,1 eta 5,8 graduko bi sismok uhartediaren hegoaldea eta erdialdea jo zuten, eta kalteak eragin zituzten errepideetan, etxebizitzetan eta eskola baten zati batean.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
