
Astearte honetan, urriak 7, ospatuko den Aguraingo ganadu feriak 630 urte beteko ditu aurten (1395. urtean hasi zen) eta zalantzarik gabe Euskal Herriko zaharrenetakoa da, Ordizia eta Gernikakoekin batera.
Gaur egun, egun bakar batean egiten da –urriko lehen igandearen ondorengo asteartean–, baina mende askotan zortzi egunez luzatzen zen.
Nekazaritzako makinarien etorrerak zaldi-azienden salerosketa gutxituz joan da pixkanaka, eta gaur egun azoka egunean ia traturik egiten ez den arren, erakundeek abeltzainen elkarteekin batera egindako ahaleginari esker, ekitaldi hori bizirik mantentzen da, eta urtez urte milaka bisitari erakartzen jarraitzen du.
Aguraingo azokan, alde batetik, Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako zaldi azienden lehiaketa antolatzen da, ehun buru baino gehiago biltzen dituena. Eta bestetik, Arabako Artzain Gazten Lehiaketa ere antolatzen da, dagoeneko XXXIX. ediziora iritsi dena.
Bi lehiaketa horiez gain, herriko kaleetan behi, txerri, ahuntz eta ardi-azienden erakusketa egingo da, bai eta nekazaritzako makineriarena ere. Horrekin batera, artisautza, gastronomia eta euskal produktu tipikoak saltzeko postu ugari jarriko dira, Aguraingo Musika Eskolako trikitixa ikasleek kaleak alaitzen dituzten bitartean. Arratsalderako, txokolatada eta magia ikuskizuna daude iragarrita txosnagunean eta Xaibor musika taldea San Juan plazan.
Aguraingo azokako erakunde laguntzailea: Aguraingo Udala.

Zuia, igande honetan, hilak 5
Hil honetan Araban egingo den beste abeltzaintza-ekitaldiak Zuiara garamatza. Gorbeialdeko kuadrillako udalerria da, Gorbeia inguruko mendietako zaldiengatik ezaguna baita ere. Igande honetan, urriak 5, abeltzaintza, nekazaritza eta artisau-azokaren XXXI. edizioa egingo da Murgia herrian.
Agurainen bezala, zaldi-aziendaz gain, eskualdeko behi, ahuntz eta ardi-aziendarik onenak erakutsiko dira, 10:00etatik 15:00etara jendearentzat zabalik egongo den eta Zuiako Udalak antolatzen duen erakusketan.
Aurreko urteetan bezala, eskualdeko ekoizle eta artisauentzat erreserbatutako gune bat egongo da, produktuen dastaketa eta salmentarekin. Eguna girotzeko, goiz guztian zehar Buruhandiak eta Kilkir txaranga ibiliko dira kalez kale eta 11.00etan bertsolarien saioa izango da. 12.00etan kaleko ikuskizuna izango da, baita txikienentzako jarduerak ere, zaldi ibilaldiak barne. Eguerdian, musika ibiltaria izango da Rockalean taldearekin.
Zuiako azokako erakunde laguntzailea: Zuiako Udala.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
