
Lehen aldiz CS mailako txapelketa batean finalerdietara iritsi da Janire Gonzalez-Etxabarri, baina bere ahizpa garaitu beharko du finalera iritsi nahi badu. Annetterentzat, ostera, CS mailako txapelketa batean finalerdietara iristen den bigarren aldia da, aurrez Kaliforniako Huntington hondartzan ere finalera iristeko zorian izan baitzen.
Annettek arerio oso gogorra izan du, Tia Zebrowski, rankingean buru den 14 urteko surflari frantsesa, hain zuzen ere, datorren urtean lehen mailan (CT) lehiatzeko postu bat eskuratu duen CS rankingeko surflari bakarra. Hala ere, zumaiarrak aurre hartu eta finalerdietako pasea eskuratu du.
«Orain nire ahizpa animatuko dut» esan du ingelesez Annettek, txanda ostean egin dioten elkarrizketan, eta euskaraz, zera gaineratu du: «Eskerrik asko ikustegatik, eta ea orain finalerdi on bat egiten dudan».
Bere atzetik itsasoratu da Janire eta oso indartu hasi da. Lehen bi olatuekin jada 10’10 puntu bildu ditu eta olatu asko hartu ditu, forman dagoela erakutsiz. Mirai Ikedak 6’83 puntuko olatu batekin erantzun dio, baina horren ostean ez du beste olatu onik egin japoniarrak. Azken minutuan izan da momentu kritiko bat, izan ere Ikedak 4’67 puntuko olatu bat behar zuen irabazteko eta olatu on bat hartuz bira bortitz bat egin du, baina erori egin da, eta Janirek garaipena eskuratu du.
Olatuak txikiak ari dira izaten Saquaremako hondartzan aurtengo edizioan, beraz itsasoaren arabera erabakiko dute antolatzaileek finalerdiak eta finalak noiz egingo diren. Edonola ere, txapelketa zuzenean jarrai daiteke WSLko webgunean.
CS mailan diren gainontzeko lehiakideei dagokienean, azpimarragarria izan da Keoni Lasa zarauztarra lehen aldiz hirugarren errondara iritsi dela. Aitzitik, Adur Amatriain, Yago Dominguez eta Nadia Erostarbek ez zuten bigarren erronda gainditzea lortu. Ordea, Erostarbek oraindik bosgarren postuan jarraitzen du CS rankingean. Kontuan hartu behar da, zazpi txapelketek osatzen dutela aurtengo CS itzulia eta bost emaitza hoberenak hartzen direla kontuan. Nesken kategorian, lehen zazpi sailkatuek lortuko dute lehen mailara igotzea, beraz Erostarbek oraindik aukera asko ditu CT mailara igotzeko.
Esan bezala, Brasilen egiten ari direna CS zirkuituko bosgarren txapelketa da eta jada esan daiteke, Janire eta Annetek nabarmen egingo dutela gora rankingean. Finalerdietan kaleratuak izanda ere, gutxienez 12. postura igoko da Annette eta 21. postura Janire.

Plante de EH Bildu y C-Z a la Medalla de Oro a M. Torres por sus vínculos con Israel

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena
