
Ibai Aiensa Laborda baldintzapean aske geratu da, Etxeratek jakinarazi duenez. Iruñerriko bizilaguna da Aiensa.
Auzitegi Nazionalaren menpeko Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez gauzatu da erabakia.
23 urte zeramatzan preso Ibai Aiensak. Iruñean atxilotu zuten. Zigorraren zati gehiena etxetik oso urrun bete behar izan du: Murtzian, Granadan eta Monterroxon (Lugon) 2009tik aurrera.
Hurbiltze prozesua abiatu zenean Logroñora lekualdatu zuten, eta hortik Martutenera gero. 2024ko maiatzean hirugarren gradua onartu zioten eta 2024ko urritik aurrera baliabide telematikoen bidez bete ahal izan du. Orain jada ez du kartzelara itzuli beharko.

Euskal Herria
La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Salud
La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Euskal Herria
Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Ciencia y Tecnología
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Fútbol