
EH Bilduren proposamen bati jarraituz, Gasteizko Legebiltzarrak Lakuako Gobernuari eskatu dio «Bizkaiko Golkoan izurdeak babesteko arraste sareekin arrantzatzen duen euskal flotaren geldialdia konpentsatzeko, 2026ko diru-laguntzaren agindua ahalik eta arinen argitaratu dezala eta laguntza horren ebazpena emateko ahalik eta epe laburrenak balia ditzala». Hala adostu du EH Bilduk, talde proposatzaileak, EAJ eta PSErekin.
Naiara Fernandez Madariaga EH Bilduko legebiltzarkideak akordioaren garrantzia azpimarratu du, «armadore eta arrantzale horientzat funtsezkoa baita Jaurlaritzaren laguntzak ahalik eta arinen jasotzea, urrira arte itxaron behar izan gabe, aurten gertatu den bezala».
Izan ere, azaldu duenez, arraste sareak erabiltzen dituzten itsasontziek hilabetez gelditu behar dute, urtarrilean eta otsailean, Bizkaiko Golkoan zetazeoak, bereziki izurdeak, babesteko asmoz Europar Batasunak ezarritako debekuaren ondorioz.
«Bistan dago horrek kalte ekonomiko handia egiten diela eta, jakina, haientzat berebiziko garrantzia duela kalte hori arintzeko aurreikusita dauden konpentsazioak, Jaurlaritzak ordaintzen dituenak, lehenbailehen jasotzeak. Horixe da, azken batean, gaur sustatu eta erdietsi dugun akordioaren xedea», azaldu du.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
