Stephen King
Agatha Christie, Shakespeare, Edgar Allan Poe, Dickens… Idazle ospetsu horiek desberdintasun nabarmenak dituzten arren bi ezaugarri nagusi partekatzen dituzte: hilik daudela eta euren lanak zinemara eta telebistara gehien egokitu diren idazleak direla.
Une honetan bizirik dauden idazleen artean jarri nahiko nuke arreta, izen bat nabarmentzen baita guztien gainetik: Stephen King. Bere lanen egokitzapen kopurua iturriaren arabera alda daiteke, baina estimazioek diotenez, 150 izenburu inguru daude film eta telesailen artean. ‘Carrie’, ‘The Shining’, ‘Misery’, ‘The Green Mile’… zerrenda amaigabea da, eta horrek adierazten du King, literaturaren maisu bat izateaz gain, pantailetan sekulako eragina duen sortzailea dela.
Aurten, esaterako, hiru moldaketa iritsi dira pantaila handira: ‘The Life of Chuck’, ‘The Monkey’ eta ‘The Long Walk’. Gainera, ‘It’ unibertsoan oinarritutako ‘Welcome to Derry’ telesaila ere estreinatu da.
Stephen King eragin handiko autorea da literatura garaikidean, batez ere beldurrezko, suspensezko eta naturaz gaindiko generoetan. Bere pertsonaia gogoangarriak eta trama xurgatzaileak irakurle eta zinemagile belaunaldiak liluratu dituzte.
Egin diren egokitzapen asko kaskar samarrak izan daitezkeen arren, bere unibertsoak sortzen duen tentsioa, misterioa eta xarma pantailetan ere modu ezin hobean transmititzen dira.

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia

Un varón de 21 años fallecido en Nafarroa, primera muerte vinculada a nitazenos en el Estado

