
Ostiral honetan 36 metroko Nazioen Ligako lehen finalak jokatu dira Bilbon eta Barakaldon. Azkena jokatzen gizonezkoen zesta-puntakoa izan da, eta bertan Euskal Selekzioko Aritz Erkiagak bere bigarren urrea irabazi du, ekainean Gernikan jokaturiko Nazioen Ligan ere gailendu ostean.
Ispasterreko puntistak Frantziako Jean Olharan izan du aurkari finalean, baina partida erabakigarriak ez du ezustekorik ezta emozio askorik izan, Erkiaga erraztasunez gailendu baitzaio ondo ezagutzen duen Olhanari (15-6 eta 15-10).
Bigarren setean 7-5 hurbildu zaio Frantziako selekzioarekin lehiatu den kirolaria, baina bizkaitarrak ez dio aukerarik eman eta, arma guztiak erabiliz –9-5ekoa bi pareta bikain batekin egin du–, garaipena lortu du urrea kolkoratuz.
Emakumeen finalean, espainiar selekzioko Erika Mugartegi txapeldun izan da Ihart Arakistaini 15-12 eta 15-6 irabazita. Maila oso handian dagoela erakutsi du berriro ere Markina-Xemeingo puntistak –ekaineko binakakoan bezalaxe, Gernikako Nazioen Ligan urrea lortu zuenean– eta egindako 21 tantorekin amaitu du norgehiagoka; Arakistainek, aldiz, 12 egin ditu.
«Lehenengo setean nahiko txarto eta bigarrenean hobeto ibili naiz. Bigarrena berdinduta hasi dugu, baina abantaila hartu dut. Urrezko beste domina bat eta pozik», adierazi du bizkaitarrak finala amaitu berritan.
Arakistain «zilarrarekin eta pilotalekuaren berotasunarekin» pozik eta gustura agertu da, baina lehenengo seta galtzea «handicap» bat izan dela onartu du.
Ostiral honetan jokatu den hirugarren finalean, pala motzekoan, Frantziako Dan Necol eta Sylvain Brefel Euskal Selekzioko Esteban Gaubeka eta Imanol Ibañezi irabazi diete (6-15, 15-6 eta 4-10), urrea kolkoratuz. Argentinak brontzea irabazi du.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
