
Arrakasta handiz Barakaldon eta Bilbon jokatutako Nazioen Ligak eta zenbait pilotarik azkenaldian izandako arazo fisikoek erabat baldintzatu dute igande honetan Pasaian eta Orozkon iragarrita zeuden final-laurdenetako kanporaketak. Esaterako, Miriam Arrillagak eta Nora Mendizabalek uko egin behar izan diete Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldairen aurka jokatu behar zituzten partidei eta, gauzak horrela, bi aurrelari bizkaitarrek finalerako txartel bat izango dute jokoan datorren asteburuan Basaurin.
Beste finalerdia nortzuk jokatuko duten jakiteko asteazkenera arte itxaron beharko da, Villabonan bi partida handi jokatuko dira eta bertako bi garaileak izango dira aurrez aurre. Bertan izango da larunbatean Nazioen Ligan bi urre kolkoratu zituen Enara Gaminde. Laukizko atzelaria larunbat honetan jokatzekoa zen Itxaso Erasunen aurka, baina azken egunetan lanak pilatu zaizkionez, antolakuntzak atsedenerako egun batzuk eman nahi izan dizkio; bide batez, Bilbon eskuratutako garaipenez ere gozatu ahal izan dezan.
Final-laurdenetako beste kanporaketa Maddalen Etxegaraik eta Goiuri Zabaleta egungo txapeldunak jokatuko dute, Villabonan bertan. Aurrelari oñatiarrak nagusitasunez irabazi dio Nahia Bertizi (22-5) gaur Pasaian jokatutako partidan eta bere ibilbidean beste urrats garrantzitsu bat eman du, buruz buruko sei pilotaririk onenen artean sartuz.
Orain bai, Lau eta Erdiko txapelketa nagusia sartu da bere txanpa erabakigarrienean eta pilotari onenek Gernika-Lumoko final handia baino ez dute buruan.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
