NAIZ

Hirugarren emakume batek salatu du Ertzaintzak PSGren partida atarian zauritu zuela

Reala eta PSGren arteko partida baino lehen, Anoeta inguruan, Ertzaintzaren foam pilota batek lepoan jo zuela salatu du hirugarren emakume batek. Zabarterekin eta Martinekin batera egun horretan foam batekin zauritutako hirugarrena litzateke. 50 metro ingurura egin ziotela tiro esan du.

Reala eta PSGren aurkako partida atarian, Ertzaintza.
Reala eta PSGren aurkako partida atarian, Ertzaintza. (Irekia)

Realaren eta PSGren partida aurretik Ertzaintzak izandako oldarraldiaren eraginez hirugarren biktima batek salaketa jarri du, Foam jaurtigailu batek lepoan jo zuela salatu du. SIR-X motako jaurtigailua da, eta emakumeak berak du gordeta. 

Egun horretan zauritu ziren Amaya Zabarte eta Maria Martin ere, foam batek lepoan jota hauek ere. Egunean bertan salaketa jarri bazuen ere, berriro salatzea erabaki du pilotakada lepoan jaso zuen 50 urteko emakumeak, A.U inizialekoak.

Salaketa berriro jarri nahi izan du gertatzen ari diren «injustiziak» tarteko, indarra egin eta justizia egiteko asmoz. 2024ko martxoaren 7an jarri zuen lehen salaketa, baina epaileak nork tiro egin zuen argitzeko zailtasunak zirela eta artxibatu egin zuen. Kasua askoz hurrunago iritsiko ez zela iritzita, ez zuen sakaletarekin aurrera jarraitu emakumeak, baina Zabarteren kasuarekin senideek egindako borroka guztiak iritziz aldatzea egin dio. Anoetatik gertu paseoan zebilen, 20.15ak aldera Armerias Plaza inguruan ia lurrera bota zion tiro bat jaso zuela azaltzen du, baina zeraman beroki lodiari esker oreka mantendu zuela, eta bertan geratu zela foam pilota. Oraindik berak du foam pilota, komisaldegira joan zenean bertan uzteko esan zioten arren.

Hirugarren biktima honek tiro 50 metro ingurura egin ziotela kalkulatzen du, eta pixkanaka gora doaz Ertzaintzak foam jaurtigaiengatik buruan zauritutakoen zerrenda. Zabarte eta Martinen kasuekin batera auziak auzibide bakar gisa kudeatzeko eskera baloratzen ari dira abokatuak.