
Sestaoko Arcelor Mittalen lantegian greba egin dute beharginek, LAB eta ELA sindikatuek deituta, enpresan «egoera larria» bizi dutela salatzeko. Izan ere, azken hilabeteetan zenbait istripu gertatu dira lantoki horretan eta, sindikatuen aburuz, «horrek agerian uzten du maiztasun kezkagarria duela eta arrisku-egoera jarraitua dela».
ELAk ohar baten bidez jakinarazi duenez, denbora daramate salatzen prebentzio neurrien «gabezia iraunkorra» eta segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa «eskasa» direla. Horregatik. Arcelor Mittalen zuzendaritzari eskatu diote, «behingoz», langileriak segurtasun baldintza egokietan lan egiten duela bermatzeko neurri «erreal eta eraginkorrak» hartu ditzala.
Grebara jo dute, sindikatuaren esanetan, Arcelor Mittalen lan baldintzek «modu kezkagarrian okerrera» egin dutela iritzita: «Gero eta gehiago dira lantegitik anbulantzian irteten diren lankideak». ELAk salatu duenez, egoera hau «ez da kasualitatea», baizik eta «segurtasuna bazertuz joan den lan-dinamika baten ageriko ondorioa».
LABek deialdia zabaldu zuenean beste horrenbeste adierazi zuen, hots, enpresak eta prebentzio sailak «ez dituztela beharrezko segurtasun neurriak hartzen». Horren ondoriotzat jo dituzte urritik eman diren lau istripuak.
Urriaren 7an Euskoime enpresako azpikontratatutako bi langile larri zauritu ziren. Hurrengo egunean, Arcelor Mittaleko langile bat harrapatu zuen labe bateko ateak eta egun batzuk beranduago azpikontratatutako kamioilari bat zauritu zen, leherketa baten ondorioz. Halaber, azaroaren 21ean Arcelor Mittaleko behargin batek istripu larria izan zuen, lanabes bat gainera erori zitzaionean.
Horregatik, abenduaren 3 honetan ez ezik, hilaren 7an ere egingo dituzte lanuzteak, baita elkarretaratzeak ere, lantokiaren atarian.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
