
Maite Gonzalez Martinezen(Oiartzun, 1995) artxibo pertsonaleko irudien hautaketa biltzen du ‘Strong back, soft front’ proiektuak, martxoaren 15era arte dagoena ikusgai Tabakalerako 2. erakusketa-aretoan.
Bideo eta collagen bidez, gaur egungo irudien kontsumo azkar eta ia automatikoarekin kontraste nabarmena eskaintzen du proiektu honek. ‘Strong back, soft front’ erakusketan, Gonzalezek begiratzeko beste modu bat proposatzen du; erakusketako piezek eszena sinpleen behaketa patxadatsu eta arretatsua egitera gonbidatzen dute, eta agerian uzten dute normalean oharkabean pasatzen dena.
Behaketaren ahalmena azpimarratzen du, munduarekin zein inguratzen gaituzten pertsonekin dugun harremana hobeto ulertzen lagunduko digun praktika gisa.
Tabakaleraren komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da aurtengo erakusketa urtea ireki duen Maite Gonzalez Martinezen proiektua
Erakusketa lau bideoinstalaziok (‘Nigthwish’, ‘Triptikoa’, ‘Loreblume’ eta ‘Le monde paisible’), hainbat collagek eta ‘Flipbook’-ek, segidan jarritako irudiz osatutako liburu txikiak, osatzen dute. Azken horretan, irudiek azkar pasatzean mugimendu-ilusioa sortzen dute, oinarrizko animazioa sortuz.
Argitalpen horrek lotura egiten du liburuko irudien eta erakusketako bi bideoinstalazioen artean, eta Tabakalerako espresuki sortu da.
Iñigo Villafranca Apesteguia komisarioak eta Maite Gonzalez Martinez artistak elkarlanean sortu duten erakusketa Tabakaleraren komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da. Programa horrek tokiko komisarioei eta artistei laguntzen die, eta haien proiektuak zentroaren urteko programazioan txertatzen ditu.
Erakusketa osatzen duten hainbat jarduera antolatu ditu Tabakalerak: bisita solasaldiak, familian egiteko lantegia eta komisarioarekin eta artistarekin bisita gidatua, erakusketari amaiera emateko.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
