
Gipuzkoako egoitza eta eguneko zentroetako langileek osteguneko eta ostiraleko greba sektorialarekin bat egin dute eta ELA sindikatuak kontratu partzialekin eta soldata arrakalarekin amaitzea aldarrikatu du. Datorren astean negoziazio mahaian aurrerapausorik ez bada ematen, sindikatu honek bertan parte hartzen jarraituko duen ala ez erabakiko du.
Hala azaldu du ostiral honetan sindikatuak ohar batean. Gogorarazi duenez, negoziazio mahaia duela urtebete eratu eta bost bilera egin diren arren, Matia, Adegi eta Lares patronalek ez dute ELAren eskaerak kontuan hartuko dituen proposamenik egin.
Horrela, sindikatuaren arabera, langileen ia erdiek kontratu partzialak dituzte, etekinak handitzeko estrategiapean, eta azpikontratatutako emakumeen soldata arrakala 10.000 eurokoa da urtean. ELAk EAJ-PSEri eta Podemosi exijitu die berehala bete dezatela aurrekontuetan adostutako hitzarmen sektorial bat bultzatzeko konpromisoa, eta aukera hori balia dezatela zaintza sistemaren kalitatea hobetzeko eta genero diskriminazioarekin amaitzeko.
Bitartean, maiatzean hitzarmen «duin» baten alde hasitako greba egunek aurrera jarraitzen dute. Gainera, sei egoitza greba mugagabean daude azaroaren bukaeratik, 75 egun guztira. Larunbatean Ordiziako San Jose egoitzak bat egingo du greba mugagabearekin. Manifestazio eta mobilizazio ugari ere deitu ditu ELAk; Errenterian, Donostian, Zumaian, Zumarragan, Arrasaten, Ordizian, Legazpin eta Azkoitian, besteak beste. Ostiral honetan Donostian Gipuzkoa plazatik egin den mobilizazioan «dei argia» egin zaie patronalei eta Foru Aldundiari.

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
