
Euskara entzungai izan da berriz asteazken gau honetan espainiar telebista publikoaren lehen katean emititzen den ‘La Revuelta’ saioan. Oraingo honetan Euskal Herrian 1989. urtetik aski ezaguna den kantua eskaini dute, ‘Aitormena’, Hertzainak taldeak asmatua eta geroztik bertsio asko eragin duena, erritmo oso ezberdinetan.
Abestiak duen oihartzuna biderkatu da azken boladan eta nazioartera ere iritsi da, Alauda Ruiz de Azua barakaldarrak zuzendutako ‘Los domingos’ film arrakastatsuaren bukaeran agertzen delako, abesbatza baten eskutik.
Gazte abesbatza hori izan da, hain zuzen ere, ‘La Revuelta’ saioan abestia kantatu duena.
El coro de la película "Los Domingos" interpreta AITORMENA.
— La Revuelta (@LaRevuelta_TVE) January 28, 2026
En pie #LaRevuelta pic.twitter.com/9XQbiCFYKQ
Oso kritika onak jaso ditu interpretazioak sare sozialetan. Abeslarien izenak ere zabaldu ditu ‘La Revuelta’k, ekarpena eskertu nahirik: Jorge Aguinaga Urbieta, Guillermo Zani Puicercús, María Rodríguez-Maribona Delgado, Uxue Rojas López, Julen Justo Neira, Amaiur Zabaleta Ikatzeta, Etxahun Agirregoitia Basterretxea, Itoitz Uribe Sarriegui, Nicolas David Sasa Marín, Adriana Blanco Arrúe, Adriana Barrenechea Astuy, Alba Zorelle Serrano, Maialen García Fernández, Mauro Docampo Gacio, Erika Martínez Martín eta Lier Alava Baldazo.
Bide batez, entzule ugarik bihotzez eskertu du euskarari eta gainerako hizkuntza gutxituei saio honetan lekua egitea. Aurretik arreta handia eragiten zuten beste bi emanaldik euskal hizkuntzan: Izarorena, ‘Xorieri’ interpretatuz, eta Zetak-ena, ‘Aralarko dama’. Azken hau, gainera, iazko Euskararen Nazioarteko Egunean.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
