
Mikel Erentxunen 40 urteko ibilbide musikala, bete dituen 60 urteak eta bere bikotekidearekin emandako 25 urteak aitzakia gisa erabili ditu Anuska Ariztimuño oreretarrak musikariaren bizitza eta istorioa kontatzeko. Donostia Zinemalditik igaro ondoren, ‘Hombre bala’ dokumentala zinemetara iritsiko da.
Dokumentalak artistaren ibilbide profesionalaren eta bizitza pertsonalaren artean nabigatuko du. Heriotzari eta, batez ere, denboraren iragaiteari dion beldurra onartzearen eraginez, Erentxunek erabaki garrantzitsuak hartu behar izan ditu bere bizitzan.
Lana ospakizun moduko bat izan arren, ospitale baten irudiekin hasiko da, musikariari meniskoko ebakuntza egin baino lehenagoko unean. «Pelikula abiatzeko une aproposa iruditzen zitzaidan; nire helburuetako bat artisten ahultasunak, segurtasun ezak eta beldurrak ere erakustea baitzen», azaldu du Anuska Ariztimuño zuzendariak.
Aurretik ikus-entzunezkoen munduan eskarmentu handia izan arren –bereziki publizitatearen sektorean–, hau da zuzendari gipuzkoarraren lehen film luzea. Ariztimuñok onartu duenez, Baleukok eta Gona Cinemak proiektua proposatu ziotenean, ez zuen aurretik Mikel Erentxun ezagutzen, eta ez zen bere ibilbidearen jarraitzaile ere. Horregatik, proposamena onartu bezain laster, lehenik berarekin elkartu zen, hura ezagutzeko eta bien arteko sintonia egiaztatzeko. «Hasieratik feeling hori sentitu izan ez banu, ez nuen proiektuarekin aurrera jarraituko, noski», ziurtatu du.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

