
‘Bakea, bakea’ da Xabier Montoia musikari eta idazle gasteiztarraren eleberri berriaren izenburua. Inazio Osa –edo Esnaola– du protagonista, bakearen bila bizi den familia oneko ludopata, politoxikomanoa eta pornoadiktoa.
43 urteko donostiarra da, seme bakarra, amak mimatua bezain aitak gaitzetsia, emazte ohiak mespretxatua, alabatxoak maitatua eta lagunek pailazotzat hartua. Donostiako burgesiaren ‘mundutxoan’ bizi da, baina benetako mundura joan behar izaten du.
Hala azaldu du idazleak asteazken honetan Xabier Mendiguren editorearekin batera egindako aurkezpenean. Editoreak azaldu duenez, liburua ez da laburra, baina irakurleak deskubritu behar dituenak «ezin dira azaldu».
Estiloari dagokionez, «deigarria» iruditzen zaio Xabier Mendigureni «zuriune gutxi» dagoela argitara atera berri diren 316 orrialdeetan. Horren ordez, eleberria bereizten duten «parrafo sendo eta trinkoak» erabili ditu Xabier Montoiak.
Idazleak gaineratu duenez, elkarrizketak badaude, baina parrafoen barruan. Izan ere, parrafo «sendo» horiek Montoia «irakurleaz gupidatu» zelako dira horrelakoak, hasiera-hasieran liburu osoa banatu gabeko parrafo bakarra zen eta, azaldu du.
Nobela idazteko abiapuntua ere bitxia izan zen idazlearentzat, amets bat. «Idazten dudanean ez dut izaten plan bat eta ez dakit inoiz zer gertatuko den, idazten hasten naiz», azaldu du Montoiak. Oraingo honetan, lehenengo parrafoa «hitzez hitz» idatzitako amets bat da, istorioari hasiera eman ziona.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

