
Irudimena eta umorea elkartu egingo dira ‘Evolution’ animaziozko filmean; euskaraz bikoiztua estreinatuko da.
Zer gertatuko litzateke animaliak gizaki bihurtuko balira eta gizakiak animalia? Horixe da komedia honen oinarria, Julio Soto Gurpide iruindarrak eta Zayra Muñoz Domínguezek zuzendua. Substantzia estralurtar batek Zoeren DNA eta haren maskota exotikoarena nahasten duenean, abentura dibertigarri bat hasiko da: gizakiak animali bihurtzen dira, animaliak gizatiartzen dira, eta denek ados jarri beharko dute mundua salbatzeko.
Filmak diseinu bisual zirraragarria eskainiko du, umorea, abentura eta mezu ekologikoa uztartzen dituen argumentuarekin. Zuzendariek adierazi dutenez, pelikula honek endredozko komediaren bidez gure sen basatiena berreskuratzera gonbidatuko gaitu, berriro ere «oihanaren deia» sentitzeko aukera emanez.

Mexikon hil da Hilario Urbizu Olaztiko iheslaria, 45 urte Euskal Herrira etorri ezinean emanda

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

La lista de Etxerat llega a 100 presos con la liberación de Julen Atxurra tras 30 años

Denuncian ante la Fiscalía a CAF por su implicación en el tranvía de Jerusalén

