
LAB sindikatuko kide bat Gasteizko Parlamentuko atarian kateatu da ostegun honetan, datorren asteartean deituta dagoen greba orokorraren harira. Ekimena 09:30ak aldera egin dute eta Ertzaintzak pertsona bat identifikatu du.
‘M17 denok grebara’ zioten pankartak eskuan hartuta, sindikatuko hainbat kide bertaratu dira Legebiltzarrera eta haietako batzuk eraikina inguratzen duen hesian kateatu dira.
Astearterako ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek antolatu duten greba orokorraren aldarrikapen nagusia 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa izatea da. Azaroan, gehiengo sindikal zabal batek, 138.495 sinaduraren babesarekin, espainiar Gorteei EAErako LGS propioa ahalbidetzea proposatzeko eskatu zion Legebiltzarrari, baina EAJk, PSEk, PPk eta Voxek ezezkoa eman zioten, eztabaida bera ekidinez. Gaurko ekintzarekin, LABek aldarria Legebiltzar atarira eraman du.
Asteartean, greba
Greba orokorra deitu zutenean, M17ak orokorrean langile klasearen baldintza ekonomikoak hobetzeko xedea izango zuela azaldu zuten, izan ere, 1.500 euroko gutxieneko soldata lortzeak gainontzeko soldatak igotzea suposatuko luke. Era berean, beste zenbait talderentzat onurak ekarriko lituzkeela ziurtatu zuten sindikatuek.
Emakume langileek jasaten duten soldata arrakala murrizteaz gain, egoera ezegonkorra bizi duten taldeek (gazteek, migratutako pertsonek, desgaitasuna duten pertsonek) ondorio zuzenak nabarituko lituzketela diote deitzaileek. Halaber, pentsiodunek egoera berriaz baliatzeko aukera izango lukete, gutxieneko pentsioa 1.500 eurokoa izango litzateke eta.

La ‘cuadrilla’ recreada por Marta Garatea anunciará los Sanfermines 2026

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria

