
Saharara bidean da jada elkartasun konboia. Larunbat goiz honetan abiatu da Donostiako Zurriola hondartzatik eta bertan egin dute agur ekitaldia, 10.00etan hasita, euripean baina ilusioz.
Guztira 50 tona laguntza humanitario errefuxiatu esparruetara helaraztea da konboiaren asmoa. Donostian amaitu zen janari bilketa aurtengoan eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, guztira 13.000 kilo janari eta lau konpresa paleta bildu dituzte hiriko merkataritza-gune eta ikastetxeetan.
Elkartasun karabanak Gipuzkoa eta Bizkaiko dohaintzak biltzen ditu, eta orotara ia 50 tona laguntza humanitario biltzea lortu dela ere gaineratu dute.
Karabanaren antolatzaileek «bihotz-bihotzez» eskerrak eman nahi izan dituzte kanpaina honetan zehar ere jaso duten laguntzagatik, eta bereziki eskertuak agertu dira Donostiako herritarren, hezkuntza komunitatearen eta modu batera zein bestera dohaintza bilaketa honetan parte hartu dutenek erakutsi dieten babesagatik.
Besteren artean, «grafitigileak, gidariak eta laguntza eman duen oro» aipatu dituzte. Izan ere, grafitigileek Gipuzkoatik irten diren kamioiak elkartasun irudiz eta mezuz bete dituzte, eta horrela ekimenaren berri eman eta herritarren babesa lortzea bideratu da. DBHko ikasleek ere hartu dute parte ekimenean, materialaren antolaketan lagundu eta kamioiak kargatzeko zamalanetan aritu baitira. Guzti horiei eskertza eginda abiatu da konboia Zurriolatik.

Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»
