Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Poeta karismatikoa

UN POETA
Kolonbia, 2025. 120’. Zuzend eta gidoia: Simón Mesa Soto. Akt.: Ubeimar Ríos, Rebeca Andrade, Guillermo Cardona, Humberto Restrepo. Musika: Matti Bye, Trío Ramberget. Argaz.: Juan Sarmiento G.

Ubeimar Rios, ‘Un poeta’ filmeko protagonista.
Ubeimar Rios, ‘Un poeta’ filmeko protagonista. (ZDF/Arte, Film i Väst)

Simon Mesa Sotoren tragikomedia txalotuak, ‘Un poeta’, Oscar Restrepo aurkeztuko digu, ekoiztetxearen hitzetan «azken urteetako pertsonaiarik karismatikoenetako bat». Poeta apal eta grinatsu honek, egunerokotasunean gorabehera ugariren menpe bizi denak, poesian sinesten jarraitzen du, geroz eta gizatasun gutxiago dagoen mundu honetan.

Oscar Restrepo, filmaren izenburuko poeta, ez da gai izan literaturan izan dituen etorkizun handiko hastapenak modu egokian garatzeko, eta ahal duen moduan bizirauten du, institutu batean klaseak emanez eta ama zainduz. Yurlady, jatorri apaleko nerabea, ezagutzeak eta bere talentua lantzen laguntzeak argi pixka bat ekarriko dio.

Filma Iberoamerikako Film Onenaren Goya Sarirako izendatu zuten, eta Epaimahaiaren Saria jaso zuen Un Certain Regard atalean, Cannesen. Gainera, Horizontes Latinos saria eman zioten Donostia Zinemaldian, eta Kolonbiako Oscarretarako hautagaia ere izan zen.