
Urrian itzuliko da Getxoko Komiki Azoka, bederatzigarren artearen zaleentzat binetaren panoramarekin derrigorrezko hitzordua bilakatu den ekimena. Aurten, San Diego-Comic Con Malaga jaialdiarekin bat ez etortzeko atzeratu egingo dira datak eta, hori dela eta, urriaren 16tik 18ra izango da azoka getxotarra. Ohi bezala, bertan 40 saltoki, izen handiko artistak eta egitarau anitza hartuko ditu hiru egunetan zehar.
Merkataritza-gunea hiru lekutan banatuko da, 40 saltokietan sektoreko liburu-denda, argitaletxeak eta fanzineak bilduko direla Areetako Geltokia plazan, Ibaiondo kalean eta Romoko Santa Eugenia plazan. «Horrela, Santa Eugenia kalean jendearen zirkulazioa erraztuko da modu egokiagoan», azaldu dute Getxoko Udaletik. Azokan, ohi bezala, publikoak azken nobedadeak erosteko aukera izango du, baita bildumako komikiak, askotariko merchandisinga eta komikiaren eta ilustrazioaren munduarekin lotutako beste artikulu batzuk ere.
Horrezaz gain, Romo Kultur Etxeak azokaren ekintza-programa hartuko du, besteak beste, erakusketa bat, aurkezpen editorialak, hitzaldiak, mahai-inguruak, haurrentzako tailerrak eta sinatze-txandak izango dira. Azken horietan, zaleek beren artista gogokoenengana hurbiltzeko aukera izango dute eta, betiko lez, horietako biri omenaldia egingo zaie Azokaren lehen egunean beren ibilbide profesionala saritzeko. Sari bana emango zaie, bata euskal sortzaileentzat eta bestea estatu mailako artistentzat.
Mende laurdeneko ibilbidera hurbilduz doa azoka getxoztarra, eta urteotan komikigintzaren munduan egonkortu eta zaleentzako derrigorrezko hitzordu bilakatu da. «Ia 24 urtetan zehar, eskaintza komertzial zabala izan du azokak, baita programazio anitza eta kalitatezkoa ere, bineta eta ilustrazio eszenako artista eta aditu ezagunek parte hartu dute», ekarri dute gogora.
Azken horien artean, aipatzekoak dira Gilbert Shelton, Guy Delisle, Frederik Peeters, Ibáñez, Kevin O 'Neill, Jordi Bernet, Stuart Immonen, Dave Cooper, Michael Golden, Carlos Giménez, Miguelanxo Prado, Juan Giménez, Víctor Mora, Purita Campos, Jessica Abel, Gabrielle Bell, Paco Roca, Carlos Pacheco, Max edo Salvador Larroca.

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria

Fallece también la joven rescatada con síntomas de ahogamiento en Beriain

Ester Muñoz, desde Madrid al rescate de la alicaída txosna del PP en Bilbo
