
Michael Jacksoni buruzko ‘Michael’ biopicak polemikaren itzala darama hasieratik itsatsita. Estreinaldia behin baino gehiagotan atzeratu ondoren iritsiko da aretoetara. Michaelen rola bere ilobak, Jaafar Jacksonek, jokatuko du.
Filmak Michael Jacksonek musikatik harago egindako ibilbidea erakutsiko du: Jackson Five taldean hasi zenean zuen talentu apartaz ohartu, eta izar bihurtzerainoko bidea nola egin zuen. Beti pauso bat harago joateko bulkadak –batzuetan obsesiboa– entretenimenduaren mundua konkistatzera eraman zuen.
Antoine Fuqua zuzendariaren lehen mozketak lau ordu baino gehiago irauten omen zuen, baina aretoetara iritsiko den azken bertsioak 127 minutuko iraupena izango du; grabatutako material guztiaren erdia, gutxi gorabehera. ‘Kasualitatez’, 1990eko hamarkadatik aurrerako zatia moztea erabaki dute. Horrela, ‘Michael’ filmak artistaren bizitza kontatuko du, baina 80ko hamarkadaren amaierara arte, arrakastaren gailurrean zegoen garai hartara arte alegia. Jacksonen ibilbidea eta garapen artistikoan zentratuko da, baina Jacksonen etapa ilunenari buruzko pasarteak ez dira azalduko.
Oraingoz ez dago sekuelaren baieztapen ofizialik. Dirudienez, ekoizleak ‘Michael’ filmak aretoetan izango duen harreraren zain daude; arrakasta neurtu eta, horren arabera, istorioari jarraipena eman ala ez erabaki.
Estate of Michael Jackson
Ekoizleen artean Estate of Michael Jackson ageri da: hau da, 2009an abeslaria hil ondoren sortutako erakunde legala. Hark kudeatzen du Jacksonen ondareari lotutako guztia –musikaren salmentak, streaming bidezko erreprodukzioak, irrati emanaldiek sortutako diru sarrerak– eta, ondorioz, proiektuaren gaineko gatazkak ere bai. Horregatik, askoren ustez, pelikularen begirada abeslariaren alde makurtuko da, irudia garbitu nahi duen kontakizun baten antzera.

Eneko Andueza sitúa al euskara como «una amenaza más» contra los derechos laborales

El Ejército israelí intercepta la Flotilla y detiene a 175 personas, entre ellas siete vascas

«Gerra inperialistaren aurkako» aldarria zabaldu du EHKSk Iruñeko kaleetan

«Gure gorputz xuri eta europeoek dardar egiten dute Israelgo makinaria parean dutenean»

