Musika dokumentalak
Iron Maiden talde mitikoaren 50 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumentala iritsiko da zinemetara: ‘Iron Maiden: Burning Ambition’. Bandaren gorakada Londres ekialdeko pub txikietatik mundu osoko estadio handietara nola iritsi zen erakusten du, kideen elkarrizketa esklusiboen, Di’Annoren azken hitzaldiaren, pertsona ospetsuen iritzien eta irudi berrien bidez.
Ildo beretik, ehunka adibide interesgarri aurki daitezke: ‘Foo Fighters: Back And Forth’, ‘Don’t Look Back’ (D.A. Pennebaker, 1967), ‘The Last Waltz’ (Martin Scorsese, 1978) edo ‘Stop Making Sense’ (Jonathan Demme, 1984), esaterako. Azken urteotan, ordea, ekoizpen mota hauen gorakada nabarmena izan da. Pasa den urtean GARAn argitaratu nuen ‘Musika dokumentalen gorakada: Itoiz, Enarak, Berri Txarrak edo Izaro’ erreportajean aztertu nuen fenomeno hori.
Ohikoa ez dena, ordea, formatu hau zinemetan modu masiboan estreinatzea da, eta hori da ‘Iron Maiden: Burning Ambition’ lanaren kasua. Yelmo, Cinesa eta Ocine enpresetako zinema-areto gehienetan ikusi ahal izango da.
Musika estiloa eta jarraitzaileak erabat desberdinak izan arren, ‘Taylor Swift: The Eras Tour’ lanak lortutako arrakasta ikusita, badirudi formatu honen aldeko apustu berritu bat ekarri duela.
Zuzeneko musika, artxibo irudiak eta narratiba zinematografikoa uztartzen dituzten estreinaldi mota hauek gero eta presentzia handiagoa hartzen ari dira karteldegian.

Batalla para salvar el frontón que corona la sierra de Urbasa

El oso del vídeo de Ezkaroze podría ser uno de los oseznos de Sorita y Claverina

Feministas de Errenteria critican el «patriarcado más rancio» ante los casos Maya y Xenpelar

Investigan a la iglesia Vida Nueva de Ziritza por tres denuncias de tortura

