Euskal Eskola Publikoaren festaren hasiera ekitaldia.
Euskal Eskola Publikoaren festaren hasiera ekitaldia. (Oskar Matxin | FOKU)
Ikuskizunak Santurtzin zehar.
Ikuskizunak Santurtzin zehar. (Oskar Matxin | FOKU)
Haur eta nerabeak jolastean, Santurtzin.
Haur eta nerabeak jolastean, Santurtzin. (Oskar Matxin | FOKU)
Zirku tailerra ere egin dute igande honetan.
Zirku tailerra ere egin dute igande honetan. (Oskar Matxin | FOKU)
Familiak giro ederrean.
Familiak giro ederrean. (Oskar Matxin | FOKU)
Makusi gunea Santurtzin.
Makusi gunea Santurtzin. (Oskar Matxin | FOKU)
Aldarrientzako tartea ere izan du ospakizunak, Steilas sindikatuaren pankarta.
Aldarrientzako tartea ere izan du ospakizunak, Steilas sindikatuaren pankarta. (Oskar Matxin | FOKU)
Ekitaldi nagusiaren ostean, korua.
Ekitaldi nagusiaren ostean, korua. (Oskar Matxin | FOKU)
Festa eta aldarria gurutzatu dira igande honetan Santurtzin.
Festa eta aldarria gurutzatu dira igande honetan Santurtzin. (Oskar Matxin | FOKU)
«Sare publiko bakarra» eskatzen duen aldarria.
«Sare publiko bakarra» eskatzen duen aldarria. (Oskar Matxin | FOKU)
NAIZ

Santurtzin ospatu da Euskal Eskola Publikoaren jaia, «etorkizuna eraikiz»

‘Ehunetan’ lelotzat hartuta Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzen ari da igande honetan Santurtzin, 33.edizioa da aurtengoa. Pedrosa sailburuak «goizero etorkizuna eraikitzen duen leku» gisa definitu du eskola publikoa.

Santurtzik hartu du 33. Euskal Eskola Publikoaren Jaia igande honetan. Milaka lagunek hartu dute parte eguraldia lagun eta aldarri batekin: eskola publikoak Euskal Herria eraikitzen duela. 

‘Ehunetan’ lelopean eta giro onean igaro da eguna, «esku, ibilbide eta errealitate askoren artean eraikitako eskola publikoa» aldarrikatu du ospakizunak, «aniztasun horretan bere indargune nagusietako bat aurkituz». 

Lau gune nagusitan banatu dute jaia -Las Viñas Eskola, Gernika parkea, Parke Nagusia eta Portua-, eta egun osoan zehar kontzertuak, antzerkia, tailerrak, familia-jarduerak, gastronomia, 'herri kirolak' eta publiko guztiarentzako proposamen parte-hartzaile ugari hartzen dituzte.

Behar den sarea ehuntzeko jostun asko behar dituztela nabarmendu dute, «sare publiko bakarra denontzat» delako beraien nahia. Igande honetako festa aldarrikapenerako eguna dela gogoratu dute, eta Hezkuntza sailari hainbat eskera egin dizkiote. Batetik, balibideetan, azpiegituretan, plantilletan eta aurrekontuetan «lehentasuna» izatea eskola publikoak, «ezin dugu jarraitu dirua bideratzen piszina pribatuak dituzten ikastetxeei, eskola publikoetako hainbat gela 30 gradutik gora daudenean».

Hezkuntza planifikazioa eskola publikoari begira egin behar dela adierazi dute, eta hezkuntza politiken helburuak «eskola publiko bakarra, euskalduna eta laikoa» behar duela izan. Eskola segregazioarekin amaitzeko aldarria ere egin dute, eta ikastetxeen publifikazioa halbideratuko lukeen araudia sortzeko eskatu dute publifikazio dinamikak bultzatuz.

Lakuako Hezkuntza sailburuak, Begoña Pedrosak, inaugurazio ekitaldian hartu du parte, eta bertan izan dira EHIGEko Susana Aribayos presidentea, Itziar Carrocera Santurtziko alkatea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia ere, hezkuntza komunitateko eta euskal erakundeetako ordezkariekin batera. 

Eskola publikoa aldarrikatu du Pedrosak, «Euskal Herriko eraikuntza kolektiborako gune nagusietako bat delako eta belaunaldi berrien etorkizuna prestatzeko funtsezko tresna delako». Are gehiago, «goizero etorkizuna prestatzen duen lekuetako bat» dela egin du aldarri.

 

Komunitatea elikatuz

Sailburuak nabarmendu duenez, hezkuntza «ikasleek beren gaitasunak deskubritzeko, beren bizi-proiektua garatzeko, pertsona desberdinekin bizitzen ikasteko eta gizarte-kohesioa sendotzen duten loturak eraikitzeko» gunea da. 'Ehunetan' leloari erreferentzia eginez, Pedrosak azpimarratu du eskola publikoa egunero komunitatea eraikitzen laguntzen duten milaka pertsonek osatutako sarea dela.

«Ikasle bakoitzak, familia bakoitzak, irakasle bakoitzak eta ikastetxe bakoitzak bere ekarpena egiten du. Eskola publikoaren indarra, hain zuzen ere, aniztasun horretatik eta eskola horren indargune handienetako bat bihurtzeko gaitasunetik sortzen da», adierazi du.

Bere ustez, hezkuntzak «orainerako prestatzeaz gain, etorkizunari ere bidea irekitzen» dio. «Eta herrialdeak ez dira eraikitzen dituzten azpiegiturengatik bakarrik definitzen, baita osatzeko gai diren belaunaldiengatik ere», amaitu du.