
Realak bigarren fitxaketa iragarri du. Talde donostiarrak zelai erdia indartu du Ainoa Camporen esperientziarekin.
Campo (Calahorra de Bohedo, 1996) Rayo Simancas taldean hezi zen eta Parquesoletik igaro zen Atletico Madrilen bigarren taldearekin sinatu aurretik. Elitean debuta egin zuen zuri-gorriekin, baina ezin izan zuen leku bat bereganatu eta Rayo Vallecanora joan zen utzita. Madril osoa zeharkatu zuen, ondoren Tacón eta Madrid CFF taldeekin ere jokatu baitzuen. Handik A Coruñara bidaiatu zuen eta, azkenik, Vila-realen lortu zuen egonkortasuna. Hiru denboraldi eman zituen bertan. Azken bi urteetan Espanyolen elastikoa jantzi du, elitean hamar denboraldi betetzeko, 200 partida baino gehiago jokatuz.
Jokalariak «ilusioz eta gogo handiz» datorrela onartu du, eta eskerrak eman dizkio klubari «proiektu anbizioso honetarako nigan konfiantza izateagatik». «Asko baloratzen dut». Konfiantza horren truke, «esperientzia, lan handia eta, batez ere, ilusio handia» eskainiko du. Hainbeste ilusio, oporrak hasi berri diren arren, Campok «jada lanean hasteko gogoak»dituela.
Bi hilabete pasatxoan hasiko den denboraldiari begira, bere ustetan «aldagela ona izan behar dugu, talde ona. Pertsonalki, jokalari gisa naizena ematea espero dut, daukadan lehiakortasuna, gauza handiagoak egiteko gogoa. Oinarri horretatik abiatuta eta guztion lanarekin, denboraldi ona izatea espero dut».
Ainoa Camporena Realak datorren denboraldiari begira egin duen bigarren fitxaketa da, Laura Caminorekin joan den astean sinatu ondoren. Bost baja baieztatuta, eta baliteke beste batzuk gehitzea, datozen egunetan errefortzuen zerrendak gora egiten jarraituko du.

Lakua intenta recoger cable después de que la consejera Pedrosa señalara a dos correctores

Ni «oleada» de ceros, ni capricho del corrector; claves para entender lo ocurrido en la PAU

El txupinazo sumerge a la acalorada Iruñea en sus nueve días más desenfrenados

La ridícula idea de acelerar el tiempo

