Koprodukzioak animazioan
Mende erdia igaro da Jose Antonio Sistiaga artistak 'Ilargitik Euskadira' (1968) aurkeztu zuenetik, zeluloidean zuzenean marraztutako film labur esperimental hura. Hamarkadek aurrera egin ahala, hasierako esperimentazio horiek pixkanaka lekua utzi zieten etxeko txikiei zuzendutako fikziozko lanei ('Kalabaza tripontzia', 'Ipar haizearen erronka' eta beste hainbat).
Azken urteetan, ordea, istorio helduago eta sakonagoen aldeko apustuarekin batera, nazioarteko aitortza ere iritsi da, eta euskal animazioak eztanda bat bizi duela esan daiteke. Arrazoi nagusi bat baino, leherketaren zergatia faktore ugariren batuketan topatuko dugun arren, elkarlanen zein koprodukzioen formula interesgarria aipatu nahi dut gaurko zutabean; arriskuak eta kostuak partekatzeko, eta merkatuaren irismena handitzeko aukera ematen duen bidea. Horrez gain, funtsezko tresna da laguntza publikoak eskuratzeko, giza eta baliabide teknikoak optimizatzeko eta banaketa-sareak indartzeko.
Zinemetara iritsi berri den 'Winnipeg, itxaropenaren itsasontzia' animaziozko filma horren adibide argia da: Euskal Herriko (Dibulitoon), Txileko (El Otro Film Producciones), Argentinako (Malabar) eta Estatu espainoleko (La Ballesta) ekoiztetxeen arteko koprodukzioa da.
Ekoiztetxeek gorazarre-hitzak merezi dituzte, izan ere funtsezkoa da elkarlan hauek sustatzea, kasu askotan ezinbestekoak baitira filmak aurrera ateratzeko.

Blocus, la ‘mano negra’ violenta que confunde a los Mossos y lanza mensajes en Euskal Herria

Pradales y EH Bildu rechazan los graves ataques y Zupiria habla de «grupos organizados vascos»

La reivindicación de la República Vasca responde a la visita de Felipe de Borbón a Mondragon

69 fallecidos ya en Toledo por otro accidente en el AVE atribuido a un error humano


