Christopher Nolan
Zinema, oraindik ere, esperimentaziorako espazio gisa ulertzen duten zinegile garaikide gutxi horien artean dago Christopher Nolan. Zeluloidearen ukitua, IMAXaren handitasuna edo efektu praktikoen materialtasuna azken muturreraino eramatea da bere lanaren oinarri ia obsesiboa
Baina Cameron-en antzera, etengabeko jauzi teknikoaren grinak gurutzada pertsonal baten itxura hartzen du batzuetan: zinema beti harago, beti handiago, beti posibleago dela frogatzeko borroka etengabe batean harrapatuta balego bezala.
Bere filmek ideia erraldoiak jorratzen dituzte –denbora, memoria, identitatea–, baina sarri ez dute nahikoa tarterik uzten xehetasun txikientzat: hauskortasunentzat edo egitura erraldoien azpian ia desagertzen diren pertsonaientzat esaterako.
‘The Odyssey’ munduko zinema-aretoetara iritsi da, eta berekin dakar Nolanen ohiko pack osoa: bere ibilbideko filmik garestiena da, eta 70 mm-ko IMAXean osorik filmatutako lehen lana. Agerikoa da Hollywoodeko zinemagile boteretsuenetako bat dela, estreinaldien erritmoa eta aurrekontuen muga bera ere baldintzatzeko gai den figura ia mitiko bihurtua.
Baina botere horrek ez ote du batzuetan bigarren planora eramaten benetan garrantzitsua dena? Istorioaren taupadak, giza esperientziaren kontakizun txikiak, handitasunaren azpian galtzen diren ñabardurak.

Descendientes de cátaros y sin rasgos diferenciales, el ADN aclara el misterio de los agotes

EH Bildu, primera fuerza en intención de voto en la CAV, confirmaría el sorpaso en Bizkaia

El fiscal despolitiza Blocus («reto viral»), pero el PNV tiene una llave de la partida

Cargas de la Ertzaintza para desahuciar en Arrigorriaga a Carmen y a su hija de 11 años

