
Miguel Angel Jimenez zuzendari espainiarraren film berria da ‘The Birthday Party’; Grezia, Estatu espainola, Herbehereak eta Erresuma Batuaren artean koproduzitua. Filma Locarno Film Festivalen estreinatu zen, eta Prix du Public UBS sarirako izendatua izan zen. Willem Dafoe da protagonista, eta Carlos Cuevas, Emma Suárez, Victoria Carmen Sonne, Joe Cole eta Francesc Garrido ditu lagun aktore lanetan.
1970eko hamarkadaren amaieran girotuta eta Mediterraneoko uharte batean kokatua, ‘The Birthday Party’ filmak Marcos Timoleonen istorioa kontatzen du. Aristoteles Onassisen estiloko enpresari greziar boteretsua da Timoleon, eta bere alaba Sofiaren urtebetetzea ospatzeko festa handi bat antolatuko du uharte pribatu esklusibo batean. Festa hori aitzakia bihurtuko da Marcosen bizitzako hainbat pertsona berarengana hurbiltzeko, baina ustekabeko gertakariek eta bisitek arriskuan jarriko dituzte bai bere inperioa bai bere existentziaren oinarriak.
Urtebetetze festa hori familia-hausturak, erresuminak eta sekretu ezkutuak azaleratzeko abiapuntu bihurtuko da. Topaketa sozial baten egitura baliatuz, drama intimo bat eraikiko da, non harreman pertsonalak pixkanaka higatuz doazen denborak aurrera egin ahala.
Aktoreak filmaren oinarria
Miguel Angel Jimenez zuzendariaren hitzetan: «Film honen oinarria aktoreak dira. Nire eszenaratzea eta filmatzeko energia beti haien zerbitzura egotea nahi nuen. Sekulako pribilegioa izan da Willem Dafoerekin lan egitea: soila eta boteretsua, geldotasunaren eta presentziaren maisua. Bera antzezten ikustea zerura begiratzea bezala da, izar iheskor baten zain egotea. Batzuetan mugitzen ez bada ere, beti gertatzen da zerbait apartekoa».
Filmaren gai nagusiei buruz galdetuta, honakoa gaineratu du: «Botereari, legatuari, jabegoarekin nahastutako maitasunari eta pribilegioaren barruko indarkeria isilari buruzko filma da, pixkanaka kartzela bihurtzen den uharte paradisuzko batean girotua».

Cuatro detenidos, militares con simbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

Igor Uriarte preso ohi gasteiztarra zendu da

Policía Foral y Guardia Civil investigan los hechos de Berriozar, sin consenso en el Parlamento

Ertzaintzaren «bortizkeria eta jazarpen poliziala» salatu dute Donostiako Karmengo jaietan

