
Zazpi urte luzez bere etxea izan dena utzi zuen atzo Unai Iturriaga Zugazartek. 2.000 tira baino gehiago publikatu ostean, durangarrak atseden hartzea erabaki du. Bihar ZAZPIKAn argitaratuko da, Jon Urberen argazkiekin, Garazi Castaño eta Ariane Kamio kazetariek egin dioten elkarrizketa luze eta zabala, egunero hutsune txuri hori betetzerakoan sufritutako eta gozatutakoaren inguruan. Berak, agian, gehiago sufritu. Irakurleak, gozatu.
Hemen irakur daiteke Iñaki Soto GARAko zuzendariak gaurko GAUR8n Zugazarti eskainitako agurra, eta hemen behean, atzo marrazkilari eta bertsolariak argitaratutako azken tira, bere ondorengoari ongi etorria emanez.

Modu honetan, Zugazarten agurrak aro berria irekitzen du halabeharrez GARA eta NAIZeko eguneroko tiran, orain arteko hirugarrena. Zugazartek Tasio tira egile historikoaren lekukoa hartzeko erronka onartu zuen 2019 urrun batean, eta orain, egunkaria bere 10.000. alera hurbiltzen ari den honetan, lekua uzten dio Joseba Beramendi Exprairi.
Marrazkilari eta diseinatzaile nafarrak badaki zer den eguneroko tira egitea, ordea. Azken urteetan, berak kubritu ditu Zugazarten oporrak abuztuan zehar. Gaur ere, agorrilaren 1arekin argitaratu da lehenengo tira, urtero bezala, baina oraingoan iraungitze datarik gabe. Hau da bere etxe berria. Ongi etorri!


La torre de Disney en Gaubea que ha molestado a los escaladores

Detenido en Gipuzkoa un menor considerado referente de la extremista Red 764

Aires de reconquista rojigualda con motas de insumisión parda

Al menos 90 fallecidos en la frontera de Ceuta, que Sánchez atribuye a «las mafias»
