
World Surf Leagueko (WSL) Qualifying serieetako (QS) YETI Pro QS 4.000 txapelketa asteazkenean hasi zen Fistral Beachen, Kornuallesen (Ingalaterra). Emakumeen koadroan Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarra izan da txapelduna, iaz txapelketa irabazi zuen ahizpa Annetteri lekukoa hartuta, Basque Team Fundazioak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Surflari gipuzkoarrak erakutsi du denboraldi honetako eragozpenak atzean utzi dituela, eta Hegoafrikako Ballito Pro eta Huntington Beacheko Lexus US Openean lortzeke laga zuen arrakasta eskuratu du oraingoan.
Janirek, Munduko egungo txapeldunak, ez ditu emakumezkoen koadroko lehen bi kanporaketak jokatu behar izan, eta 32 onenen artean sartu da ostegun honetako lehian. Bere txandako onena izan da, 10,17ko puntuazioarekin.
Final-laurdenetan kanporaketa konplexuagoa izan da. Janirek bigarren postua lortu du 13,17ko puntuazioarekin. Arnasa hartzeko astirik gabe iritsi da eguneko hirugarren kanporaketa, finalerdiak, lau surflari hartu dituen txanda batean.
Clemence Schorsch frantziarraren olatuak izan dira onenak, eta 13,33ko puntuazioa lortu du, eta Gonzalez-Etxabarrik jarraitu dio, 11,50eko emaitzarekin. Van Der Huls herbereetarrak eta Sarah Leiceagak agur esan diote lehiari txanda horretan.
Finalean, Nahia Milhau frantziarra 4,97ko eta 5,23ko olatuekin ondo hasi bada ere, Janire Gonzalez-Etxabarrik 5,50eko olatu batekin erantzun du, eta handik gutxira 6,60ko bat egin du.
Ostegun honetan lortu duena Janire Gonzalez-Etxabarriren bigarren garaipena da Qualifiying serieen aurtengo zirkuituan, Pro Taghazout Bay txapelketan lortutakoaren ondoren. 2026ko Challenger serieetan, oraingoz, hamazazpigarren postua poltsikoratu du Ballitoko irekian, eta hogeita hamahirugarrena, Lexus USen.

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Fiscalía pide 30 años para cinco presos y expresos por la muerte de Ordóñez hace tres décadas

Madrid encaja el independentismo vasco en un informe sobre terrorismo de Europol

Hallado el cadáver de una mujer en la ría de Bilbo
