
Iazko finaleko mendekua hartu eta Eibar gainditu du Realak, penaltietan izan bada ere, 14. aldiz Euskal Herria Kopako finala jokatzeko. «Ohiko» aurkariarekin izango du aurrean, Athleticek Alaves gainditu baitzuen atzo lehen finalerdian.
Txerloiak hartu duen derbi gipuzkoarra goiz animatu da. Bederatzi minutu besterik behar izan ez ditu Carmen Alvarezek udako laugarren gola sartzeko, Eibar aurretik jarriz markagailuan. Erantzuna ez da luzatu askoz gehiago. 13. minutuan, Ainhoa Marinek 1-1ekoa lortu du, gol eder bat sartuz.
Minutu asko falta ziren amaitzeko baina ez bata eta ez bestea ez dira izan atea zulatzeko gai eta finalerdia penalti puntutik erabaki behar izan dute. Finago egon dira donostiarrak eta 4-1eko emaitzaz finalerako sarrera lortu dute.
🏆 EH Kopako Finalera. pic.twitter.com/5LpUYxYC3p
— Real Sociedad Femenino (@RealSociedadFEM) August 16, 2026
Athleticen kontra borrokatuko dute txapela asteazkenean Stadium Galen (19.00), Chelsearen aurkako Txapeldunen Ligako kanporaketaren lehen partida jokatu baino astebete lehenago.
Txapelketaren final ohikoena bera da, aurreko 15 edizioetatik 12tan eman baita. Azkena, orain dela bi urte, Realak eskuratu zuen, orduan ere penaltietan, partida hutsean amaitu ondoren. Eibarrek eta Alavesek, bere aldetik, kontsolazioko finala jokatuko dute asteazkenean Basarten (18.30).
Txapelketa C mailan hasi da ere, Arratia eta Alaves B-ren arteko berdinketarekin (2-2). Datorren asteburuan jarraituko du, Arratia-Artizarrak eta Añorga-Oiartzun partidekin. B mailan, berriz, abuztuaren 29an jokatuko dira lehen norgehiagokak.

«Pertsona normalek» Donostiaz gozatu dute 21. Irrikitaldian, «pirata malapartaturik gabe»

Cuatro hombres detenidos en Bizkaia acusados de agredir sexualmente a una menor de 14 años

Fallece un trabajador de 51 años en la papelera de Iurreta

Laredo no es Bilbo ni menos Altsasu: el alcalde del PP reduce los ataques a «gamberradas»

