Tilly Norwood
Gaurko zutabean aktore bati buruz hitz egin nahi dizuet: Tilly Norwood. Baliteke izena ezaguna egitea, baina ez dakizue zehazki non ikusi duzuen. Ez kezkatu, ez da oroimen-lapsus bat. Norwoodek ez du inoiz film batean lan egin.
Orain arte.
Izan ere, laster film luze batean parte hartuko duela iragarri dute. Eta hor dago guztiaren gakoa: Tilly Norwood ez da existitzen. Adimen artifizialak sortutako aktorea da.
Badakit askok aurrerapen teknologiko zoragarri bat ikusiko dutela horretan. Nik, ordea, zeharkatu behar ez litzatekeen marra gorri bat ikusten dut.
Ez adimen artifizialaren aurka nagoelako. Inondik ere ez. Bere garaian soinua, kolorea edo efektu digitalak iritsi ziren bezala, AA ere tresna aparta izan daiteke zinemarentzat. Tresnek, ondo erabilita, istorioak aberastu egiten dituzte.
Baina ia beti iristen da une bat, non tresnak tresna izateari uzten dion. Orduan, teknologia ez da jada istorioa kontatzeko bitarteko hutsa; istorioaren beraren lekua hartzen hasten da. Hor dago nire kezka. Zinema ez baita algoritmo batek elkarren segidan sortutako irudi sorta bat.
Horregatik datorkit gogora John Lasseterrek, Pixarren sortzaileetako batek, behin esan zuena: «Teknologia istorioaren zerbitzura, ez istorioa teknologiaren zerbitzura».
Zinema pertsonen istorioak kontatzeko jaio zen. Tristea litzateke, paradoxikoa ere bai, XXI. mendean pertsonak pantailatik kanporatzen hastea.

Fallece la joven de 18 años que cayó desde 30 metros en el Anboto

¿Guerra sucia o gamberrada macabra? 25 años de la tragedia del Txioka

Turista sionistek mehatxuak egin zizkieten Palestinaren aldeko manifestariei Iruñean

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti

