
Pasa den ostegunean aurkeztu zuen 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa jendaurrean eta bere komunitatearekin batera Bertsozale Elkartean. Ekitaldi ederra antolatu zuten Azpeitiako Sanagustin kulturgunean. Besteak beste, bertan aurkeztu zuten txapelketako sintonia, eszenografia eta diseinu grafikoa. Lumi taldea, Malen Agirre eta Irati Antia dira hiru lan horien atzean dauden artistak. NAIZ irratia Azpeitiara gerturatu zen haiekin hitz egiteko.
Hastear da EHBT
Larunbat honetan hasiko da txapelketa nagusia. Hazparnen izango da lehen saioa eta bertan kantuan ariko dira Eki Mateorena Zozaia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Miren Artetxe Sarasola, Peru Abarrategi Sarrionandia, Unai Anda Delika eta Xabat Galletebeitia Abaroa. NAIZeko harpidedunen txokoan bina sarrera bikoitz dago eskuragarri zozketaren onuradunarentzat.

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

El rentismo tiene premio fiscal en Hego Euskal Herria


