
Henry Cavill, Jake Gyllenhaal eta Eiza Gonzalez dira Guy Ritchie zuzendari britainiarraren akziozko thriller berriaren protagonistak.
Ritchie ondoen ezagutzen duen eremura itzuli da: nortasun handiko pertsonaiak, ezinezko operazioak, gaizki ateratzen diren planak eta umore beltzeko ukituak. Misio baten inguruan eraikitako akziozko thrillerra da.
Ezkutuko operazioetan, armen erabileran eta lehergailuetan adituak diren eliteko agente talde baten istorioa kontatzen du filmak. Haien misio berria despota boteretsu batek lapurtutako mila milioi dolarreko dirutza berreskuratzea izango da. Operazioaren buru Sid (Henry Cavill) eta Bronco (Jake Gyllenhaal) izango dira, eta Eiza Gonzalez izango da haien bitartekaria.
Kolpe sofistikatu gisa hasten dena laster bihurtuko da askoz ere handiagoa den gatazka.
Guy Ritchiek akzioa eta suspensea uztartzen ditu, elkarrizketa azkarrez eta egoera aldakorrez betetako thriller honetan. ‘In the Grey’ filmean, misio perfektua kaos bihurtuko da, eta protagonistek etsai arriskutsu bati egin beharko diote aurre.

Cuando el enemigo público número 1 son dos

El Drogas anuncia un parón indefinido y publica dos discos en directo

«Vil, ruin y mezquino»; el delirante fuego amigo entre Vox y PP en Gipuzkoa

La trama nazi, armada y golpista que no interesa a la Audiencia Nacional ni a la Guardia Civil

