NAIZ

Oier Etxeberriak irabazi du Altsasuko saioa finalerdietara sailkatuz

Altsasun jokatu da larunbat honetan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa, Oier Etxeberriak irabazi du saioa 672,5 punturekin eta beraz, final erdietarako txartela eskuratu du, Miarritzen kantatzea egokitu zaio. Igandean Lekeition izango da kanporaketa.

Oier Etxeberria kantuan.
Oier Etxeberria kantuan. (Ekaitz Zilarmendi, Bertsozale Elkartea)

Altsasuko Burunda pilotalekuan 500 bat bertsozale elkartu ziren atzo, Euskal Herriko Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finala laurdenean. Oier Etxeberriak irabazi du saio 672,5 puntu eskuratuz eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako lehenengo itzulira, Miarritzen kantatuko du beraz azaroaren 14an. 

Bere segidan geratu dira Eneko Araitzegi ‘Korta’ (659,5), Txaber Altube (648,5), Imanol Uria (647,5), Iñigo Mantzizidor (638), Eñaut Martikorena (637,5). Maialen Belarrak egin ditu saioaren gidari lanak.

Fase honetako ohiko lanak egin dituzte bertsolariek: zortziko handia, zortziko txikia, hamarreko txikia, hiru punturi erantzun eta bakarkako lana ganbaran. Epaile lanetan Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero aritu dira. Idazkari lanetan, berriz, Ainhoa Goñi Castañares eta Aratz Irazustabarrena Garmendia aritu dira.

Bihar, Lekeition

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hurrengo saioa bihar izango da, igandean, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. 17:00etan hasiko da saioa. Sarrera guztiak saldu dira, beraz, ez da txarteldegirik irekiko. Eta kantuan izango dira, Aitor Bizkarra, Ane Labaka, Aner Peritz, Aroa Arrizubieta, Eneritz Artetxe eta Maddalen Arzallus.