
Ivyk (Bella Ramsey) minbizia gainditu berri du, eta gurasoek udako kanpamentu batera bidali dute. Hala ere, neskatilari asko kostatzen zaio kanpamentuko arauetara egokitzea. Asteak aurrera egin ahala, ordea, ustekabeko lagunak aurkituko ditu eta uda ahaztezina biziko du: egoera zaurgarrian egon arren, mugei aurre egiten eta zoriontasuna gutxien espero den tokian aurkitzen saiatzen den gazte taldea.
‘Sunny Dancer’ George Jaques britainiarrak zuzendutako bigarren filma da. Minbizia ezohiko ikuspegi batetik lantzen duen gazteentzako drama-komedia da. Gaixotasuna kontakizunaren erdigune absolutu bihurtu beharrean, tratamendua amaitzean geratzen den guztiari erreparatzen dio: galdutako denbora berreskuratzeko gogoa, adiskidetasuna, sexua, maitasuna, errebeldia eta berriro gazte sentitzeko beharra.
Zuzendariak azaldu duenez, hurrengo proiektuan pentsatzen hasi zenean, bazekien zerbait pertsonala kontatu nahi zuela: «Nire amak minbizia izan zuen ni txikia nintzenean. Idazle gisa izan nuen garapena markatu zuen bizipen bat izan zen. Bere gaixotasunak mundua ikusteko dudan modua definitu du. Banekien istorio bat kontatu nahi nuela, gaixotasun honekin bizitzeak suposatzen duena».
Jaquesek gaixotasuna gainditzeari, adiskidetasunari, maitasunari eta bigarren aukerei buruzko istorio hunkigarri eta dibertigarria proposatzen du. Bella Ramsey buru duten aktore gazteek, gainera, berebiziko garrantzia izango dute ‘Sunny Dancer’ sentimentalismoan eror ez dadin.

La Ertzaintza desahucia con extrema violencia a una familia con seis menores en Gasteiz

Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

Astelehenean Bilbon Vito Quilesen agerraldiaren aurka mobilizatzera deitu dute

Exkixu eszenatokietara bueltatuko da, 2027ko apirilean, Gatibu eta Ken Zazpiko musikarien eskuz

