NAIZ

‘Juani’ eraikin okupatuko etxebizitza bat husteko asmoz jardun du Ertzaintzak Gasteizen

Gasteizko Judimendi auzoko Juan II kalean dagoen ‘Juani’ eraikin okupatuko etxebizitza bat husteko asmoz jardun du Ertzaintzat ostegun goiz honetan. Hamarnaka gazte hurbildu dira goizean eraikineko kideei elkartasuna adieraztera; etxebizitzan ez zegoela inor aipatu dute gero iturri ofizialek. 

‘Juani’ eraikineko etxebizitza bat hustu du Ertzaintzak.
‘Juani’ eraikineko etxebizitza bat hustu du Ertzaintzak. (NAIZ)

Gasteizko Judimendi auzoan duela bederatzi bat urte okupatu zuten ‘Juani’ eraikina, Juani II kalean. Ostegun goiz honetan eraikineko pisu bat etxegabetzen ari dira eta hamarnaka gazte hurbildu dira etxegabetzearen aurrean protesta egitera. Eraikinetik bertatik ere pankarta bat eskegi dute, «Espekulaziorik ez! Etxebizitza ez da negozioa» leloarekin. Gazte bat eraman duela Ertzaintzak zabaldu dute. Iturri ofizialek, ordea, etxebizitzaren barruan inor ez zegoela adierazi dute. 

Ia hamar urte dira Judimendi auzoan eraikin hori okupatu eta ‘Juani’ izena ezarri ziotenetik; ostegun honetakoa baina, ez da izan lehen etxegabetzea. 2022ko martxoan ‘Juani’ eraikineko lehen pisua hustu dute; Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak egin zuten hustutze hori, eta bigarren zein hirugarren pisuetan zeuden gazteei argia moztu zieten, hauetarako ez baitzuten etxegabetze agindurik.

Orduan ere hamarnaka herritar hurbildu ziren bertakoei babesa adieraztera, eta atea Ertzaintzak bota zuen, sarrailagileak ez zuelako irekitzea lortu eta etxegabetzea aurreikusita zegoena baino lehen joan zelako eraikinera Polizia.