Netflix zinemetan?
‘K-Pop Demon Hunters’ filma 2025ean Netflixen estreinatu zenean, arrakasta biribila bezain ustekabekoa izan zen; arrakastaren gakoa zein izan den aletzea zaila bada ere, kultura-industria globalaren estrategiak, fandom digitalaren aktibazio etengabeak eta narratiba garaikidearen kodeak bat egin zuten puntu zehatz batean egon daiteke azalpena.
K-poparen estetikaren indarra, sare sozialen bidezko zabalkunde organikoa eta publiko gazte eta globalizatuaren kontsumo-ohiturak uztartuta, filmak ezin hobeto asmatu zuen garaiko kodeekin.
Lortutako arrakasta ikusita, ‘K-Pop Demon Hunters 2’ egongo zela espero genuen. Ezustekoa, ordea, beste aldetik etorri da: Netflixek filmaren estreinaldi-estrategia aldatuko du, eta, streaming plataformara iritsi aurretik, zinema-aretoetan ikusi ahal izango da. Eta ez naiz zaleentzako proiekzio berezi gutxi batzuez ari, baizik eta zinema-aretoetan egingo den estreinaldi komertzial zabalaz.
Estreinaldia aztertzea bereziki interesgarria iruditzen zait, Netflixek badakielako dagoeneko audientzia masibo bat duela atzean. Ez ditu ikusleak konbentzitu behar, lehen filmaren jarraitzaile guztiak joango baitira zinemara.
Bigarren filmak aretoetan emaitza onak lortzen baditu eta, ondoren, Netflixen errendimendu handia mantentzen badu, argudio sendoa izango litzateke plataformek bere ekoizpen gehiago zinemetara eramateko.

El juez encarcela a los dos detenidos en Irun, imputados por «terrorismo» pero sin pruebas

El PP elige a un joven muy activo en redes en busca de un escaño por Gipuzkoa 15 años después

Días de alta tensión para el PNV por la posible disputa Bengoetxea-Etxanobe

Aitor Esteban se marca un Alberto Núñez Feijóo, quien no fue presidente porque no quiso

