«Bi ikastolek helburu bera dugu: indarrak batzea euskalduntze bidean»
Errealitate txikietatik ere urrun irits daiteke euskararen aldeko lana eta indarrak batuz gero. Erentzun Ikastolak oztopo administratibo eta ekonomikoei egin behar die aurre, ehun familia ingururen babesarekin.

Aurtengo Nafarroa Oinez bi ikastolen eta bi herriren artean antolatzen den estreinakoa da. Nolakoa izaten ari da elkarlana, eta zer ari zarete elkarrengandik ikasten?
Esperientzia aberasgarria izaten ari da guztiontzat. Nafarroa Oinez bezalako festa bat antolatzeak lan eta inplikazio handia eskatzen du, eta ikastola txikientzat zaila izan daiteke bakarka aurre egitea.
Horregatik, Erentzundik San Fermin Ikastolari proposatu genion elkarlana, eta ilusioz heldu diogu erronkari. Lan batzorde guztietan bi ikastoletako jendea dago, eta horrek aukera eman digu elkarren- gandik ikasteko, beste ikuspuntu batzuk ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko.
Erentzun Ikastolak ehun familia inguru ditu eta Viana eremu ez-euskaldunean dago. Zaila izan da bi errealitateak Nafarroa Oinez bakar batean bateratzea?
Ikastola txikia garenez, denok erabat inplikatu behar gara, familia handi bat bezala funtzionatuz, 1978an guraso talde batek abian jarritako proiektu honek aurrera egiten jarrai dezan, indar berarekin eta euskarazko hezkuntzan eta kultur dinamizazioan erreferente izateko konpromisoari eutsiz. Hala ere, eta hain errealitate desberdinak izan arren, Oinez hau bateratzea erraza izan da, helburu bera partekatzen dugulako: indarrak batzea Nafarroaren euskalduntze bidean.
Zer nahiko zenukete «Bidean bat gara» leloak urriaren 18tik harago uztea?
“Bidean bat gara” leloak ezin hobeto laburbiltzen du etorkizunera begira zabaldu nahi dugun mezua. Urriaren 18tik harago, memoria kolektiboan geratzea nahiko genuke, tamaina eta errealitate guztiz desberdinetako bi ikastolek bidean bat garela erakutsi zuten urtea bezala.
Oinez hau komunitate kohesionatu, sendo eta edozein oztopo gainditzeko gai den baten isla bezala gogoratzea gustatuko litzaiguke; euskararen bidez zubiak ehuntzeko gai den komunitatearena, alegia. Edizio honek utz dezakeen ondarerik handiena elkarlanaren harrotasuna da.
Zein izan dira antolakuntza zailtasun nagusiak, eta zer garrantzi dute boluntarioek?
Une konplexu edo zorrotzenak logistikaren eta bi herrien arteko distantzia koordinatzearen ingurukoak izan dira. Hala ere, zalantzei eta zailtasunei ilusioz eta jarrera baikorrarekin erantzun diegu beti.
Nik uste dut ez dugula une “kritiko” edo “zail” zehatzik izan. Aitzitik, urtean zehar antolatu ditugun jarduerak aurrera atera direla eta jendeak horietaz gozatu ahal izan duela ikusteak pentsarazten digu “zalaparta” hori guztia merezi izan duela.
Lan gogorreko urtea izan da. Bi ikastoletako boluntarioek elkarren ondoan egin dute lan, eta bihotzez eskertu nahi ditugu, elkarrekin indartsuagoak garela erakutsi baitugu.
Zein dira euskarak Vianan dituen oztopo nagusiak, eta nola sustatu euskararen erabilera eguneroko bizitzan?
Datuek eta eguneroko errealitateak argi uzten dute: ez da nahikoa euskaraz irakastea. Une honetan dugun erronketako bat euskara gure eguneroko bizitzan presente egotea da: aisialdian, kirolean, eremu digitalean eta abar.
Euskara ikasgelatik ateratzean hitz egiten ez bada, hizkuntza akademiko bihurtzeko arriskua dago, eta hizkuntza bizia izatea behar dugu.

Frente Amplio y Podemos no logran un acuerdo global y el PSOE pacta un frente para el Senado

El PNV alude a riesgo de «terrorismo» tras dos detenciones de la Ertzaintza rumbo a la AN

Enfado en Geroa Bai por quedarse fuera de la papeleta conjunta PSN-FA para el Senado

El rentismo tiene premio fiscal en Hego Euskal Herria
