Gipuzkoa Basket utzi du Gorka Ramoneda lehendakariak
Gorka Ramonedak gaur iragarri du 2009ko martxotik zeukan Gipuzkoa Basketeko presidente kargua utzi duela. Alvaro Bilbaok beteko du aurrerantzean ardura hori.
Lagun Aro Gipuzkoa Basket aldeak jakinarazi duenez, iragan maiatzaren 29an egindako batzarrean eman zion taldearen Kontseiluari bere erabakiaren berri. Gaur burututako prentsaurrekoan egin dute publiko.
Aipatu batzarrean adostu zuten orain arte lehendakariorde izandako Alvaro Bilbaok ordezkatuko duela Ramoneda. Taldearen kontseilari kargua zuen Nekane Arzallusek hartuko du lehendariorde ardura.
Gipuzkoa Basketen arabera, orain arteko proiektuari jarraipena emateko xedea du, bide egokian ari dela iritzita. Bilbaok eta Arzallusek proiektua ongi ezagutzen dutela eta taldearen kudeaketa eta finantzak egoki eramateko gaitasuna dutela gaineratu dute.