Hamilton gailendu da Canadako Sari Nagusian
McLaren taldeko gidariak Mundialeko lehen tokian kokatu da garaipenarekin. Romain Groskjean frantziarra geratu da bigarren eta hirugarrena Sergio Perez mexikarra izan da.
Naiz.info
Montreal
Lewis Hamilton gidari britainiarrak irabazi du Canadako Sari Nagusia. McLaren taldekoa nagusi izan da eta bigarren tokian Lotus taldeko Romain Groskjean frantziarra sailkatu da.
Hirugarrena Sauber taldeko Sergio Perez mexikarra izan da. Bigarren aldiz sartu da podiumean Perez denboraldi honetan.
Sebastien Vettel Red Bull-eko gidari alemaniarra izan da laugarrena eta Fernando Alonsok bostgarren tokian amaitu du.
Garaipenarekin Mundialeko lehen tokian kokatu da Hamilton 88 punturekin, Alonsok bi gutxiago ditu eta Vettel hiru puntutara dago.